Lezo Zero Zabor taldeak agerraldia egingo du etzi eguerdian
Lezo Zero Zabor taldeak “herri agerraldia” egingo du etzi eguerdian Gurutze Santuaren plazan. Taldeak jakinarazi duenez, atez ateko hondakinen bilketa sistemari buruzko informazioa banatuko diete herritarrei. Duela gutxi eratu den taldearen...
Lezo Zero Zabor taldeak “herri agerraldia” egingo du etzi eguerdian Gurutze Santuaren plazan.
Taldeak jakinarazi duenez, atez ateko hondakinen bilketa sistemari buruzko informazioa banatuko diete herritarrei. Duela gutxi eratu den taldearen arabera, “gaur egungo bilketa sistema aldatu behar da argi dugu, eta atez atekoa herritarren osasunerako zein ingurumenerako hobea dela uste dugu”.
Atzo egin zuen taldeak bigarren bilera, eta San Marko Mankomunitateak birziklapenari buruz dituen datuak aztertu zituzten bertan: “Ondoko herriekin alderatuta, Lezoko datuak oso txarrak dira. Beraz, Lezoko herritarrak gonbidatzen ditugu 12:00etan plazan ager daitezen, atez atekoa ezagutzeko”.