Orereta abesbatzak Katalunian kantatuko du
Orereta abesbatza Manlleun (Bartzelona, Herrialde Katalanak) izango da etzi kontzertu bat ematen. Zehazki, Roca del Museo del Ter auditorioan izango da Buia Reixachek zuzendutak herri horretako koruarekin batera. Abesbatzak 60 abeslari gazte eramango d...
Orereta abesbatza Manlleun (Bartzelona, Herrialde Katalanak) izango da etzi kontzertu bat ematen. Zehazki, Roca del Museo del Ter auditorioan izango da Buia Reixachek zuzendutak herri horretako koruarekin batera.
Abesbatzak 60 abeslari gazte eramango ditu, Imanol Elizasuren zuzendaritzapean. Lehendabizi, abesbatza bakoitzak bere aldetik abestuko du eta gero biek elkarrekin.
Oreretak etzi egingo duen bezala, Manlleuko abesbatzak apirilean eskainiko du kontzertua, Errenteria-Oreretan. 40 gaztek bisitatuko dute herria.