Portuak 180 mila euroko superabita izan du
Urteko lehen administrazio kontseilua egun dute Portuan gaur goizean, eta han eman ditu datuak ezagutzera Lucio Hernandok. Esan duenez, trafikoei dagokionez iaz Portuak azken hamarkadetako emaitzarik txarrenak izan zituen arren, datuak onak izan dira P...
Urteko lehen administrazio kontseilua egun dute Portuan gaur goizean, eta han eman ditu datuak ezagutzera Lucio Hernandok. Esan duenez, trafikoei dagokionez iaz Portuak azken hamarkadetako emaitzarik txarrenak izan zituen arren, datuak onak izan dira Portuak ez dituelako zorrak eta gastuei eutsi dietelako. 180 mila euroko superabita izan du Portuak. Iaz Portuak 3,2 milioi tona mugitu zituen.
Administrazio kontseilu berean Hernandok kanpo kaiaren ingurumen txostenak jaso dituen alegazioak hartu ditu hizpide. Milaka alegazio jaso dituztela esan du, baina horietatik gehienak, “kanpo kaiaren kontrako jarrera laburtzat” jo ditu, alegazio izaera dutenik ukatuz. Edonola ere, alegazioak sailkatzeko irizpideak onartu dituzte, eta gaika sailkatuko dituztela erabaki dute. Alegazioak erantzuteko metodologia ere erabaki dute, eta hurrengo administrazio kontseiluan erantzungo dituztela jakinarazi dute.
Lonja
San Pedroko lonja berriaren gainean ere hitz egin dute administrazio kontseiluan. Lehengo abenduaren 15ean abitu ziren lanak, eta Hernandok onartu duenez, hainbat “interpretazio arazo” suertatu dira Udalaren eta Portuaren artean. Horiek ahalik eta lehen gainditzeko itxaropena agertu du Agintaritzako buruak.
Madrilera bisita
Gaur jakinarazi duenez, Hernando Madrilen izan zen lehengo otsailaren 21ean, bisita ofizialean. Espainiako Estatuko Portuetako presidente Jose Lorcarekin bildu zen han. Hernandok Pasaiako Portuaren gaineko guztiak helarazi zizkion.