Udalekuak Arritxulon: Aste Santuan eta udan
Hondarribiko Txiribuelta Elkarteak udalekuak antolatu ditu Aste Santurako. Oiartzungo Arritxulo aterpean egingo dituzte (baita Irungo Jaizubia zalditegian ere). 000. eta 2004. urtean jaiotako haur eta gaztetxoentzat dira udalekuak. Apirilaren 2tik (ast...
Hondarribiko Txiribuelta Elkarteak udalekuak antolatu ditu Aste Santurako. Oiartzungo Arritxulo aterpean egingo dituzte (baita Irungo Jaizubia zalditegian ere).
000. eta 2004. urtean jaiotako haur eta gaztetxoentzat dira udalekuak. Apirilaren 2tik (astelehena) apirilaren 4ra (asteazkena) egingo dituzte. Hiru egun eta bi gau, beraz. Prezioa 84 euroko da. Prezioan sartuta daude pentsio osoa (otordu guztiak) eta begiraleak.
Horrez gain, hainbat ekimen egingo dituzte. Arritxulon, honakoak: «Natur jolasak, Arditurriko meategietara bisita, ginkanak, eskalada, gaubelak, barbakoa sound system…».
Ondo pasatzea izango da helburu nagusia, besteak beste: «Gure helburua naturarekin kontaktuak izatea, ondo pasatzea, lagun berriak ezagutzea… eta askoz gehiago izango da!».
Informazio gehiago nahi dutenek, edo izena eman nahi dutenek bi bide dituzte. Telefono zenbakia: 636 99 46 88. Helbide elektronikoa: txiribuelta@hotmail.es.
Udan zientzia udalekuak egingo dituzte berriz Arritxulon
Hirugarren urtez, 12 eta 16 urte bitarteko gazteek zientzia udalekuez gozatzeko aukera dute Arritxulon, udan. Zientzia udalekuak ekimena Elhuyar Fundazioak antolatzen du, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak lagunduta. Zientzia bokazioak goiz eta modu erakargarrian piztea da udalekuen helburua.
Izena emateko epea astelehenean hasiko da, eta apirilaren 1era arte egongo da zabalik udalekuak.elhuyar.org webgunean, edo 943 36 30 40 telefono zenbakian (09:00 etatik 14:00etara).