«Zeharkaldi historikoa» antolatu du Bixi Bixik
Hondarribiko eta Urgull mendiko gazteluen, eta Donibaneko Piedadearen historia ezagutuko dute. Hondarribian hasi eta Donostian bukatuko den «zeharkaldi historikoa» antolatu du Bixi Bixik iganderako. 08:00etan irtengo dira elkartearen egoitzatik, auto...
Hondarribiko eta Urgull mendiko gazteluen, eta Donibaneko Piedadearen historia ezagutuko dute.
Hondarribian hasi eta Donostian bukatuko den «zeharkaldi historikoa» antolatu du Bixi Bixik iganderako. 08:00etan irtengo dira elkartearen egoitzatik, autobusez, Hondarribira. Han, Nafarroako Erresumarena izan zen gaztelua bisitatuko dute. Ondoren Guadalupera igo eta handik Donibanerako bidea hartuko dute, Piedadean gelditzeko, Orreagako batailaren nondik norakoak entzuteko.
Txalupan San Pedrora joan, eta Uliatik barrena Urgulleraino joango dira. Bertako gazteluaren historia ezagutuko dute azkenik. Txikienak Zurriolatik Urgullera joango dira, Bixi Bixiko kideen laguntzaz.
Izena Itziar tabernan edo Bixi Bixi elkartean eman behar da.
