Donibane Eskubaloiak Irungo Suministros Goser-Goibar hartuko du etxean
Hil hala bizikoa da egoera arrosentzat. Burua altxa ezinik, denboraldi amaiera bitartean geratzen zaizkien partidetan dena eman beharko dute biziraun behar badute. Horregatik dei berezia zabaldu dute taldearen zuzendaritzatik, zaleak kiroldegira hurbil...
Hil hala bizikoa da egoera arrosentzat. Burua altxa ezinik, denboraldi amaiera bitartean geratzen zaizkien partidetan dena eman beharko dute biziraun behar badute. Horregatik dei berezia zabaldu dute taldearen zuzendaritzatik, zaleak kiroldegira hurbil daitezela eskatuz. Bihrar jokatzen du Donibane Eskubaloiak, Irungo Suministros Goser-Goibarren kontra, Donibaneko kiroldegian, 18:30ean. 5 punturekin sailkapeneko azkenaurrenak dira arrosak, eta zaleen berotasuna eskertuko dute jaitsiera postuetatik aldentzeko borrokan.
