Ezintasunak dituzten pertsonek Betharramgo egoitzan lan egingo dute
Ezintasunak dituzten pertsonak lan mundura bideratzeko asmoz, Gureak taldeak eta Caser Residencialek urte hasieran sinatu zuten elkarlan hitzarmena aurkeztu zuten atzo goizean, Hondarribiko Betharram egoitza berrian. Lankidetza hitzarmenari esker, ezintasuna duten pertsonek Caser Residencialek Gipuzkoan kudeatzen dituen bi zentroetan, hau da, Hondarribian eta Irunen, lan egiteko aukera izango dute. Horretarako beharrezkoa duten prestakuntza eskainiko zaie, ikuztegi nahiz garbiketa lanetan, eta gerontologia jardueretan. Lankidetza hitzarmena Laura Rodriguez Caser Betharram egoitzako zuzendaria, Nerea Tizon Caser Anaka egoitzako zuzendaria eta Ainhoa Askasibar Gureak taldeko giza baliabideen zuzendaria izan ziren atzo goizeko hitzarmenaren aurkezpenean, Hondarribiko Betharram egoitza berrian. Gureak taldeak eta Caser Residencialek oso positibotzat jo dute akordioa, eta urte hasieratik aurrera daramaten elkarlanaren filosofia eta metodologia nabarmendu dituzte. «Aholkularitza integrala eskaintzen diogu enpresa kontratatzaileari, eta ezintasuna duen langileari bere enpresan lanean hasteko prozesu horretan hasieratik amaierara arte laguntzen diogu», azaldu zuen atzo, Gureak taldeko zuzendariak. «Gureak-ek eskaini digun esperientzia eta gure eskura jarri dituen zerbitzuak ezinbestekoak izan dira akordioa abiatzeko. Gureak-en esku utzi dugu gure etorkizuneko langileen prestakuntza», esan zuten zentroetako zuzendariek.
Ezintasunak dituzten pertsonak lan mundura bideratzeko asmoz, Gureak taldeak eta Caser Residencialek urte hasieran sinatu zuten elkarlan hitzarmena aurkeztu zuten atzo goizean, Hondarribiko Betharram egoitza berrian. Lankidetza hitzarmenari esker, ezintasuna duten pertsonek Caser Residencialek Gipuzkoan kudeatzen dituen bi zentroetan, hau da, Hondarribian eta Irunen, lan egiteko aukera izango dute.
Horretarako beharrezkoa duten prestakuntza eskainiko zaie, ikuztegi nahiz garbiketa lanetan, eta gerontologia jardueretan.
Lankidetza hitzarmena
Laura Rodriguez Caser Betharram egoitzako zuzendaria, Nerea Tizon Caser Anaka egoitzako zuzendaria eta Ainhoa Askasibar Gureak taldeko giza baliabideen zuzendaria izan ziren atzo goizeko hitzarmenaren aurkezpenean, Hondarribiko Betharram egoitza berrian. Gureak taldeak eta Caser Residencialek oso positibotzat jo dute akordioa, eta urte hasieratik aurrera daramaten elkarlanaren filosofia eta metodologia nabarmendu dituzte. «Aholkularitza integrala eskaintzen diogu enpresa kontratatzaileari, eta ezintasuna duen langileari bere enpresan lanean hasteko prozesu horretan hasieratik amaierara arte laguntzen diogu», azaldu zuen atzo, Gureak taldeko zuzendariak.
«Gureak-ek eskaini digun esperientzia eta gure eskura jarri dituen zerbitzuak ezinbestekoak izan dira akordioa abiatzeko. Gureak-en esku utzi dugu gure etorkizuneko langileen prestakuntza», esan zuten zentroetako zuzendariek.

