IATko langileek lanuzteekin jarraituko dute
Irungo Ibilgailuen Azterketa Teknikoko (IAT) enpresa batzordeak jakinarazi du euren lan baldintzen aldeko lanuzteekin jarraituko dutela datozen asteetan. Horietatik lehena hilaren 26an egingo dute: lanuzteak 10:45ean hasiko dira 18:20an bukatzeko, hau ...
Irungo Ibilgailuen Azterketa Teknikoko (IAT) enpresa batzordeak jakinarazi du euren lan baldintzen aldeko lanuzteekin jarraituko dutela datozen asteetan. Horietatik lehena hilaren 26an egingo dute: lanuzteak 10:45ean hasiko dira 18:20an bukatzeko, hau da, bi ordu horien aurretik eta ondoren zerbitzua emango dute bertako langileek. Hurrengo lanuzteak apirilaren 16, 18 eta 26an izango dira. Enpresaren eta langileen arteko aurreko hitzarmena iazko abenduaren 31n bukatu zen, eta hori berritzeko bilerak egin nahi dituzte langileek enpresarekin.
