Lau Haizetan zuhaitzak landatzeko akordioa
Errenteriako Udalak eta Herribusek akordio bat sinatu dute gaur goizean, udalak Lau Haizeta parkean dituen lur eremuan zuhaitzak landatzeko. Horretarako, Herribusek 3.000 euro inbertituko ditu. Zehazki, hektarea batean landatuko dituzte bertako espezie...
Errenteriako Udalak eta Herribusek akordio bat sinatu dute gaur goizean, udalak Lau Haizeta parkean dituen lur eremuan zuhaitzak landatzeko. Horretarako, Herribusek 3.000 euro inbertituko ditu. Zehazki, hektarea batean landatuko dituzte bertako espezietako zuhaitzak.
Garraio publikoa erabiltzeak berez ekartzen duen kutsadura murrizkeztaz gain, baso landaketaren bidez, CO2 isurketak gehiago murriztu nahi dituzte. Horrenbestez, baso naturala hogei urtean atmosferan pilatutako 250 tona CO2 jasotzeko gai izango dela kalkulatu dute.
Jon Txasko Garraio zinegotziak azaldu duenez, Herribusekin duen elkarlanaren bidez, mugikortasuna eta iraunkortasuna hobetu nahi dituzte, eta gaur emandako urratsaren bidez, bigarren puntu horretan hobetu nahi dute.
