PSE-EE atez atekoa «inposatzearen» kontra
Mozioa erregistratu du PSE-EEk, atez atekoa, «deserosoa» izateaz gain, «garestiagoa» delakoan. EAJk egin antzera Pasaiko PSE-EEk ere, atez atekoaren kontrako mozioa erregistratu du udaletxean. Pasaian «inposatu» nahi duten sistemaren kontra agert...
Mozioa erregistratu du PSE-EEk, atez atekoa, «deserosoa» izateaz gain, «garestiagoa» delakoan.
EAJk egin antzera Pasaiko PSE-EEk ere, atez atekoaren kontrako mozioa erregistratu du udaletxean.
Pasaian «inposatu» nahi duten sistemaren kontra agertu dira erabat, «gure udalerriko kaleak
hondakinez betetzea» ekarriko duelakoan. «Bizilagunentzako deserosoa» izateaz gain, hondakinak biltzeko atez ateko sistema «askoz ere garestiagoa» izango dela deritzote.
Horre zgain, PSE-EEri «eskuraezinak» iruditzen zaizkie Bilduk birziklatze eta konpostajerako
ezarritako helburuak.
PSE-EEren mozioak hiru puntu nagusi ditu. Lehen puntuan «atez atekoa inposatzearen kontra» ager dadila eskatzen dio gobernuari, «sistema zikina, antiestetikoa, garestia, deserosoa, eta ez eraginkorra» delakoan.
Bigarren puntuan, birziklatze helburuak berresteko eskatzen dute, hondakinen bolumena gutxitzeko
helburuz.
Azkenik, hondakin biodegradagarriak Gipuzkoan bertan tratatu ahal izateko guneen eraikuntzari
laguntzeko eskatuko dute, eta bertako konposta udalerrian bertan erabiltzeko eskatu, modu
horretan hondakinak garraiatzea dakarren kostua gutxitzeko.
