Beherapenak kirol instalazioetan
Serviociok kanpaina bat jarri du martxan Errenteriako kirol instalazioetako erabiltzaileentzat. Hala, aste honetan zehar (igandera bitartean) %25eko beherapena izango dute abonu orokorrean alta ematen duten pertsonek, Fanderia edo Galtzarabordako kirol...
Serviociok kanpaina bat jarri du martxan Errenteriako kirol instalazioetako erabiltzaileentzat. Hala, aste honetan zehar (igandera bitartean) %25eko beherapena izango dute abonu orokorrean alta ematen duten pertsonek, Fanderia edo Galtzarabordako kirol instalazioetan haur edo helduentzako ikastaro bat egiteko izena ematen dutenek edo igerilekuko abonua izatetik abonu orokorra izatera pasatzen direnek.
Eskaintza ere izango da hurrengo astean. Hala, apirilerako abonu orokorrean alta ematen duten pertsona guztiek edo igerilekuko abonu izatetik abonu orokorrera pasatzen direnek aukera izango dute hilaren 26tik 31ra instalazioak erabiltzeko martxoko kuota ordaindu gabe.
Era berean, apirileko ikastaro batean izena ematen duten eta abonu orokorra dutenek hilaren 26tik aurrera erabili ahal izango dute, beti ere plazak geratzen badira.
