Erlaitz Mendi Taldeak Noja eta Laredo arteko bidea egingo du igandean
Erlaitz Mendi Elkarteko kideak Kantauri Kostaldeko hirugarren etapa burutuko dute igandean, hilaren 25ean. Noja eta Laredo arteko bidea egingo dute oinez. Parte hartzeko interesdunek lau modutara lor dezakete informazioa: telefonoz bihar deituta (ast...
Erlaitz Mendi Elkarteko kideak Kantauri Kostaldeko hirugarren etapa burutuko dute igandean, hilaren 25ean. Noja eta Laredo arteko bidea egingo dute oinez. Parte hartzeko interesdunek lau modutara lor dezakete informazioa: telefonoz bihar deituta (astearteetan ere egin daiteke) 19:30etik 21:00etara, ordutegi horretan egoitzatik pasatuta, Aduana kalean dagoen Irusta Kirolak saltokian galdetuta (Irustako telefonoa: 943611739), edo webgunean kontsultatuta.
Autobusa 06:15ean aterako da Hondarribitik eta 06:30ean Irundik. Bazkideentzako prezioa 17 euro izango da, eta 20 euro bazkide ez direnentzat.
