EuskoTreneko Batzorde Iraunkorrak greba eguna deitu du gaurko. Hala, goizean eta arratsaldean lanuzteak egingo dituzte, eta horrek topoaren zerbitzuan eragina izango du: 09:00etatik 11:00etara egiten ari dira lehen lanuztea, eta bigarrena 17:00etatik 19:00etara egingo dute. Bi orduko bi tarte horietan gutxieneko zerbitzuak %30ekoak izango dira.
Ordutegien eta lanuztearen informazio gehiago izateko
EuskoTrenen webgunea bisita daiteke. Garraio zerbitzuaren bezeroen arretarako telefono zenbakia honakoa da: 902 54 32 10.