Mahai Tenisaren Teknifikazio Zentru bat, Lapitze eta erdialdea gerturatzeko
Urte bukaerarekin Mahai Tenisaren Teknifikazio Zentrua izango du Irunek. Euskal Herriko lehenengoa izango da, Leka Eneako superdibisioko taldeen premiak asetzeko eta goi mailako txapelketak antolatzeko balioko duena. Gainera, eraikinarekin batera Olaketa kaleko urbanizazioa osatuko denez, Lapitze auzoa eta erdialdea gerturatuko ditu, Euskal Herria etorbidea eta eremu ofiziala oinezko bidez zein bidegorriz lotuta geratuko baitira. Jose Antonio Santano alkateak kirol instalazioaren beharra eta Gain Gainean parkearen urbanizazioan izango duen garrantzia aipatu zituen: “obrak amaitzen direnean, mahai-tenisa gozatzen dutenek eta kirol horretan goi mailan jarduten dutenek beharrezko baldintzak dituen zentro bat eduki ahal izango dute. Gainera, garrantzitsua da gogoratzea instalazioa zein ingurunetan eraikitzen ari diren, Gain Gainean parkearen erdian, hiriguneko berdegune handiena bihurtuko den lekuan”. Etorkizuneko parkeak 60.000 metro koadro izango ditu, erabilera anitzekoak. Mahai Tenisaren zentroaz gain, lorategiak eta aisialdirako guneak izango ditu, eta muinoaren tontorrean dagoen karlistaden garaiko gotorlekuaren aztarrenak bisitatzeko egokituko dute. Lau hilabete igaro dira obren hasieratik, eta atzoko bisita teknikoan epeak betetzen ari direla konprobatu eta eraikuntza etorkizuneko parkean nola geratuko den antzemateko aukera izan zen. Orain arte, eraikina eusteko hormak eta lehenengo solairuko perimetrokoak altxatu dituzte, eta aldalegen guneko estalkiko lauza jarri dute, lehiaketarako kantxaren zorua izango dena. Kirol jarduerari dagokionez bi solairuetan banatuko da eraikina, [...]
Urte bukaerarekin Mahai Tenisaren Teknifikazio Zentrua izango du Irunek. Euskal Herriko lehenengoa izango da, Leka Eneako superdibisioko taldeen premiak asetzeko eta goi mailako txapelketak antolatzeko balioko duena. Gainera, eraikinarekin batera Olaketa kaleko urbanizazioa osatuko denez, Lapitze auzoa eta erdialdea gerturatuko ditu, Euskal Herria etorbidea eta eremu ofiziala oinezko bidez zein bidegorriz lotuta geratuko baitira.
Jose Antonio Santano alkateak kirol instalazioaren beharra eta Gain Gainean parkearen urbanizazioan izango duen garrantzia aipatu zituen: “obrak amaitzen direnean, mahai-tenisa gozatzen dutenek eta kirol horretan goi mailan jarduten dutenek beharrezko baldintzak dituen zentro bat eduki ahal izango dute. Gainera, garrantzitsua da gogoratzea instalazioa zein ingurunetan eraikitzen ari diren, Gain Gainean parkearen erdian, hiriguneko berdegune handiena bihurtuko den lekuan”. Etorkizuneko parkeak 60.000 metro koadro izango ditu, erabilera anitzekoak. Mahai Tenisaren zentroaz gain, lorategiak eta aisialdirako guneak izango ditu, eta muinoaren tontorrean dagoen karlistaden garaiko gotorlekuaren aztarrenak bisitatzeko egokituko dute.
Lau hilabete igaro dira obren hasieratik, eta atzoko bisita teknikoan epeak betetzen ari direla konprobatu eta eraikuntza etorkizuneko parkean nola geratuko den antzemateko aukera izan zen. Orain arte, eraikina eusteko hormak eta lehenengo solairuko perimetrokoak altxatu dituzte, eta aldalegen guneko estalkiko lauza jarri dute, lehiaketarako kantxaren zorua izango dena.
Kirol jarduerari dagokionez bi solairuetan banatuko da eraikina, entrenatzeko bat Olaketa kaletik sartuta, eta lehiaketarako bestea, gain Gainean parkean moldatuko duten oinezkoentzako pasabidetik iritsita. Solairu bakoitzak 490 metro koadroko azalera erabilgarria izango du. Baina, bi horiez gain, 29 eta 177 metro koadroko bi solairuarte izango ditu, eta 122 metro koadroko modulo bat, aldageletarako, eraikin nagusiari lotuta.
EBA SL eraikuntza enpresa ari da lanak egiten. Azaroan hasi ziren eta 11 hilabeteko epean bukatzea aurreikusi zuten. Lanen aurrekontua 1.259.785 urokoa da eta horietatik Gipuzkoako Foru Aldundiak 600.000 euro jarriko ditu.
Hitzarmenaren beharra
Gain Gainean parkeko Mahai Tenisaren Teknifikazio Zentroaren lanak urte bukaerarako amaituta egotea espero dute. “Ondoren barrukoa bete beharko dugu, mahaiak jarri, markagailuak…” esan zuen Leka Eneako presidenteak. Bere ustez 2013-2014 denboraldia oso-osorik Gain Gaineanen jokatu ahalko dute, “agian denboraldi honetako azken partidak ere”, eta irrikitan dago hori ikusteko. “Urte askotako lanaren fruitua izango da”. Teknifikazio zentrua eraikitzeko Nazioarteko Mahai Tenis Federazioaren irizpideak jarraitu dituzte, eta arkitektuek zein eraikuntza lanen arduradunek uneoro Leka Enearen aholkularitza izan dute.
Irungo Udalbatzak hala erabakita, Leka Eneak berak kudeatuko du Gain Gaineaneko eraikina. “Beraiek baino hebeto inork ez duelako egingo” hartu zuten bere garaian erabaki hori, baina kirol taldeko presidenteak badu kezka bat: “Hitzarmena sinatzea falta da. Erakundeek zertan lagunduko duten zehaztu behar dugu zentrua martxan jarri aurretik, mantenu gastuak orain ditugunak baino handiagoak izango dira, eta guk bakarrik ezin izango diegu aurre egin, talde txikia garelako”.
