Musika aperitifa eta bazkaria, XVII.ean bezala
Urdanibia Jauregiak 400 urte bete dituela opatzeko Anaka 1881 Kultur Elkarteak musika aperitifa eta XVII. erara egindako bazkaria antolatuko ditu larunbatean. bi ekitaldiak Anakako Jaibiltzarrean izango dira (Casino). 13:30ean hasiko da musika emanaldi...
Urdanibia Jauregiak 400 urte bete dituela opatzeko Anaka 1881 Kultur Elkarteak musika aperitifa eta XVII. erara egindako bazkaria antolatuko ditu larunbatean. bi ekitaldiak Anakako Jaibiltzarrean izango dira (Casino). 13:30ean hasiko da musika emanaldia, auzoko musikarien eskutik, Jose Maria Irastortzaren zuzendaritzapean. J.B. Lully konpositorearen Luis XIV.aren gorteko melodiak interpretatuko dituzte. Eta ondoren bazkaria izango da, XVII. mendeko erara. Leku mugatuak direnez aldez aurretik izena eman behar da (deitu telefono honetara: 657773193).
