Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Urrats txikien handitasuna

Hilaren 27an Antxoko anbulatorio berria inauguratu zutenetik bi hilabete beteko dira; erabiltzaileak zein profesionalak, denak pozik dira aspalditik itxaroten zuten azpiegiturarekin. Erabateko poza. Horixe profesionalen eta erabiltzaileen artean sentsazio nagusia. Urtarrilaren 27an inauguratu zuten Antxon anbulatorio berria, eta inaugurazio hartatik ia bi hilabete igaro direnean, gogobetetze maila erabatekoa da. Josu Fernandino sendagileak   29 urte daramatza Antxon lanean eta profesional estimatua da herritarren artean. Berak, bertako langile guztien antzera, asko borrokatu behar izan du orain dituzten lan baldintzak lortzeko, manifestazioetan kalera irteteraino. Orain «oso harro» dago. Antxokoa Gipuzkoako lehen anbulatorioa dela dio, «lehen mailako eskaintza» duela. Anbulatorioan Cicerone lanak egin bitartean eman du bere iritzia: «Espazio asko irabazi dugu eta erabiltzaileak oso pozik daude. Denek esaten digute ederra dela». Behin-behinean atondu dute Usozen anbulatorio berria, Luzuriaga urbanizatzen dutenean hara lekualdatuko dutelako. Aurrefabrikatutako moduluetan egonagatik ere, instalazioak garai batekoak baino askoz hobeak dira. Espazioa eta argitasuna Hiru kontu nabarmendu dituzte galdetutako guztiek: espazioa, argitasuna, eta pediatria zerbitzua bereiztu izana. Harrerako langile Bittori Harcek, lanerako espazioa  eskertzen du, baita Lourdes Crespo erizainak ere: «Ikaragarria. Aldaketa itzela izan da, eta oro har estres gutxiago dugula sentitzen dugu denek. Lan baldintza hain prekarioetan lan egin behar izateak estres handia eragiten zigun, eta orain, lehen egiten [...]

pasaiako hitza
Pasaia
2012/03/21
Pediatra

Pediatra

Hilaren 27an Antxoko anbulatorio berria inauguratu zutenetik bi hilabete beteko dira; erabiltzaileak zein profesionalak, denak pozik dira aspalditik itxaroten zuten azpiegiturarekin.

Erabateko poza. Horixe profesionalen eta erabiltzaileen artean sentsazio nagusia. Urtarrilaren 27an inauguratu zuten Antxon anbulatorio berria, eta inaugurazio hartatik ia bi hilabete igaro direnean, gogobetetze maila erabatekoa da.
Josu Fernandino sendagileak   29 urte daramatza Antxon lanean eta profesional estimatua da herritarren artean. Berak, bertako langile guztien antzera, asko borrokatu behar izan du orain dituzten lan baldintzak lortzeko, manifestazioetan kalera irteteraino. Orain «oso harro» dago. Antxokoa Gipuzkoako lehen anbulatorioa dela dio, «lehen mailako eskaintza» duela. Anbulatorioan Cicerone lanak egin bitartean eman du bere iritzia: «Espazio asko irabazi dugu eta erabiltzaileak oso pozik daude. Denek esaten digute ederra dela».

Behin-behinean atondu dute Usozen anbulatorio berria, Luzuriaga urbanizatzen dutenean hara lekualdatuko dutelako. Aurrefabrikatutako moduluetan egonagatik ere, instalazioak garai batekoak baino askoz hobeak dira.

Espazioa eta argitasuna

Hiru kontu nabarmendu dituzte galdetutako guztiek: espazioa, argitasuna, eta pediatria zerbitzua bereiztu izana. Harrerako langile Bittori Harcek, lanerako espazioa  eskertzen du, baita Lourdes Crespo erizainak ere: «Ikaragarria. Aldaketa itzela izan da, eta oro har estres gutxiago dugula sentitzen dugu denek. Lan baldintza hain prekarioetan lan egin behar izateak estres handia eragiten zigun, eta orain, lehen egiten genituen gauza berberak egiten ditugu, baina askoz lasaiago. Gaixoaren intimitatea ere hobeto gordetzen da orain. Lehen, jendearen joan-etorria etengabea zen. Sartu, irten… ezin zen gaixoarekin gutxieneko intimitatean lan egin. Orain betitik izan behar zuena da».

Pediatria
Anbulatorio zaharrean ez zegoen nahiko tokirik, eta hori dela eta, haurrak eta helduak, denak itxaron gela berean egoten ziren medikuek artatzeko zain. Orain, pediatriak berezko tokia du: «Orain zerbitzua askoz hobea da. Leku gehiago, argitasun gehiago… dena hobea da, egia esan», dio Enara Sarasolak. Bere alaba jaioberriarekin dago Clara Asensio pediatraren kontsultan, eta oso gustura dago aldaketarekin, pediatraren antzera: «Espazioa, argitasuna, leihoa, independentzia… ez du lehengoarekin zer ikusirik».

Itxaron gelan daudenen artean ere iritzia antzekoa da: «Oso ondo dago. Gogo handia genuen. Espazioa, argitasuna… asko gustatu zait ikustea haurrek berezko tokia dutela. Lehen genuena zuloa zen, ez zen anbulatorioa», dio Maria Zaia antxotarrak. Anbulatorioarena, eraldaketa sakonago baterako motorea izatea nahiko luke: «Ea gutxinaka Antxon hobekuntzak ikusten ditugun, herri honetan beti arrastaka goaz eta. Badirudi argia ikusten hasi garela pixkanaka, eta hori ere positiboa da».

Lehen aldia zuen atzo anbulatorio berrian Imanol Beretarbidek, eta inpresio ona hartu dio: «Ez nuen sinesten hala gelditu zitekeenik», dio, harrituta. Ondoan ditu Alberta Nieves, Teresa Riado, Angeles Ponce eta Gloria Ruiz, medikuaren zain. Guztiak bat datoz. «Gustura gaude, ez gaude lehen bezala, pilatuta», diote, adostasunez.

Geriatriako auxiliarra izanda, anbulatoriora maiz jo behar izaten du Maria Gonzalezek, eta eskertuta dago baita ere: «Orain bakoitzak bere tokia du. Erizainek, medikuek… oso ondo dago, eta aldaketa benetan eskertzeko da».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.