‘Gartxot’ euskarazko filmaren emanaldi hirukoitza, asteartean
Heldu den arteartean, hilaren 27an, Gartxot euskarazko filmaren hiru proiekzio egingo dituzte Hendaian. Horietako bi eskoletako ikasleentzat izanen dira (09:30ean eta 14:30ean), eta beste bat publiko guztiei irekia, Zokoburuko Anton Abbadia mintzaldi aretoan, 20:30ean. Euskararen Hilabetearen egitarauko ekintza bat da, Baleak elkarteak antolatutakoa. Sarreren prezioa bost euroan jarri dute, eta prezio erdian 14 urtetik beherakoentzat. Zuberoako abeslariak Juanjo Elordik eta Asisko Urmenetak zuzendutako pelikula da, Somugak ekoitzita. Benito Lertxundiren musika eta Zuberoako kantari eta aktoreen ahotsak ditu ere. Filmak Gartxot bardoren istorioa kontatzen du, herriaren oroimena eta kultura gordetzen duen kantaria. Orreagako abade berriak gartxot deserriratuko du, eta bere seme Mikelot bahitu ; baina honek ihes egitea lortu zuen, eta aitarekin abesten hasiko da, herriz herri. Elizarentzat iraingariak dira haien abestiak, eta fraide-gerlarien esku utziko dute Gartxot eta Mikelot harrapatzea. Filmari buruz gehiago jakiteko bisitatu gartxotfilma.com webgunea.
Heldu den arteartean, hilaren 27an, Gartxot euskarazko filmaren hiru proiekzio egingo dituzte Hendaian. Horietako bi eskoletako ikasleentzat izanen dira (09:30ean eta 14:30ean), eta beste bat publiko guztiei irekia, Zokoburuko Anton Abbadia mintzaldi aretoan, 20:30ean.
Euskararen Hilabetearen egitarauko ekintza bat da, Baleak elkarteak antolatutakoa. Sarreren prezioa bost euroan jarri dute, eta prezio erdian 14 urtetik beherakoentzat.
Zuberoako abeslariak
Juanjo Elordik eta Asisko Urmenetak zuzendutako pelikula da, Somugak ekoitzita. Benito Lertxundiren musika eta Zuberoako kantari eta aktoreen ahotsak ditu ere. Filmak Gartxot bardoren istorioa kontatzen du, herriaren oroimena eta kultura gordetzen duen kantaria. Orreagako abade berriak gartxot deserriratuko du, eta bere seme Mikelot bahitu ; baina honek ihes egitea lortu zuen, eta aitarekin abesten hasiko da, herriz herri. Elizarentzat iraingariak dira haien abestiak, eta fraide-gerlarien esku utziko dute Gartxot eta Mikelot harrapatzea. Filmari buruz gehiago jakiteko bisitatu gartxotfilma.com webgunea.

