
Merkataritzarako Dinamizazio Bulegoak eta Eusko Jaurlaritzak merkataritzako saltokiak modernizatzeko eta inbertsiorako laguntza finantzarioak eskatzeko deialdia egin dute. Hala nola, altzariak eta ekipamenduak berritu ahal izango dira horien bidez. Inf...


Aurpegi bat emadazu egitasmoaren barruan urtarrilerako iragarrita eta atzeratu zituzten tailerrak larunbat hontan eginen dituzte, hilaren 24an. Mendi Zolan kulturgunean. Art and project elkarteak antolatu ditu, sei urtetik gorako haurrei zuzenduta. Gai...

Gaur arratsaldean Hendaiako merkatariak eta euskara goiburuko mahai ingurua eginen dute Hendaiako Herriko Etxeko Kontseiluaren gelan, 19:00etan hasita. Euskara Zerbitzuak antolatu du, Euskararen Hilabeteko egitarauaren barruan. Gogoratu behar da euskara sustazeko egitasmoaren aurtengo leloa Hendaiako saltegietan ere, euskaraz dela. Hori horrela izanik, herriko merkatari guztiei irekitako ekitaldia izango da gaurkoa. Euskararen Erakunde Publikoa (EEP), Hendaiako Gazte Informazio Bulegoa eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkarteak parte hartuko dute, eta Antxeta Irratiko kazetariak ariko dira moderatzaile lanetan. Ekitaldia irekia da eta bi hizkuntzetan ulertzeko modukoa, bapateko itzulpengintza zerbitzua jarriko dute (euskaratik frantsesera eta frantsesetik euskarara). Hendaia Euskaraz egitasmoa prestatzeko bilkuretan, hainbat merkatarik euskararen erabilpena merkataritza sustazeko borondatea azaldu zuten, baina, era berean, hori gauzatzeko hainbat muga dituztela argi utziaz. Egoera hori abiapuntutzat hartuta antolatu dute gaurko mahai ingurua. Herriko Etxeko euskara zerbitzutik nabarmendu dutenez, “merkatariek haien esperientziak konpartitu, euskararen erabiltzearen aldeko urrats sinple eta eginerrazak nola egin jakin, laguntza eta tresna batzuk ezagutu, bai eta Euskara zerbitzuak prestatu materiala (afitxak, hiztegitxoak, intsigniak…) eskuratzeko aukera izanen dute, bai eta haien beharrak adierazteko ere”.

Josu Elberdin musikagile pasaitarraren beste lan bat estreinatuko dute igandean, Iruñean. Tiempo ipuin musikatua idatzi du Elberdinek, Iruñeko Orfeoiaren enkarguz, eta igandean abestuko du lehenbizikoz hango haurren abesbatzak, 18:00etan, Berriobeiti...

Hendaiako Administrazioko Atxikitze Zentroan dagoen etorkin bat bere buruaz beste egiten saiatu zen astelehenean. Arratsalde bukaeran, 37 urteko algeriarra bere buruaz beste saiatu zen lepotik zintzilikatuz. CIMADE etorkin eta iheslarien eskubideen ald...

Punk kontzertua dago bihar Mogambon. No More Lies katalanak joko dute lehenik eta ondoren, Ingalaterrako Leatherface taldeak. 21:30ean hasiko da kontzertua eta sarrerak 10 euro balio du. Internetez bada erostea, www.redribbonmusic.com

Heldu den arteartean, hilaren 27an, Gartxot euskarazko filmaren hiru proiekzio egingo dituzte Hendaian. Horietako bi eskoletako ikasleentzat izanen dira (09:30ean eta 14:30ean), eta beste bat publiko guztiei irekia, Zokoburuko Anton Abbadia mintzaldi aretoan, 20:30ean. Euskararen Hilabetearen egitarauko ekintza bat da, Baleak elkarteak antolatutakoa. Sarreren prezioa bost euroan jarri dute, eta prezio erdian 14 urtetik beherakoentzat. Zuberoako abeslariak Juanjo Elordik eta Asisko Urmenetak zuzendutako pelikula da, Somugak ekoitzita. Benito Lertxundiren musika eta Zuberoako kantari eta aktoreen ahotsak ditu ere. Filmak Gartxot bardoren istorioa kontatzen du, herriaren oroimena eta kultura gordetzen duen kantaria. Orreagako abade berriak gartxot deserriratuko du, eta bere seme Mikelot bahitu ; baina honek ihes egitea lortu zuen, eta aitarekin abesten hasiko da, herriz herri. Elizarentzat iraingariak dira haien abestiak, eta fraide-gerlarien esku utziko dute Gartxot eta Mikelot harrapatzea. Filmari buruz gehiago jakiteko bisitatu gartxotfilma.com webgunea.

Julian Urretabizkaia eta Pedro Idoate bikoteari irabazi zieten, hilaren 16an jokatutako finalean. Hirugarren eta laugarren postuak Aitor eta Mario Cuevas lehengusuentzat eta Josean Garcia eta Pedro Amiama bikoteentzat izan zen, hurrenez hurren. Guztira hamasei bikotek parte hartu dute txapelketan, giro paregabean.

Bihar Astigarragako Eira taldeak joko du, 20:30ean, Kultur Etxean; etzi, berriz, Pasaia Abesbatzak kantatuko du San Fermin elizan, Leioako Orpheo abesbatzarekin batera, 20:30ean. Igandean, azkenik, Illunbe Musika Bandak kontzertua emango du, 13:00tan, Gure Zumardian, eta arratsaldean, Musika Asteari amaiera emateko Landarbasok abestuko du parrokian, 19:30ean.

Oiartzungo I. Txakurkros Txapelketa antolatu dute, eta igandean egingo dute, Arritxulo inguruan. Parte hartzen dutenek sei kilometroko ibilbidea egin beharko dute. Proba, gainera, Gipuzkoako Ligarako puntuagarria da. Horrez gain, Txakurkros Txiki proba...

Altzibarren, Pitusa enpresa zenaren eta ondoko pabilioien atzean, Asiako liztorren erlauntza handi bat dago. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, dagoeneko hutsa dago, baina erlauntzak bertan jarraitzen du. Urrutitik ikus daiteke.

Martxoaren 29ko greba geroz eta atxikimendu gehiago lortzen ari da, eta gaur goizean, gazteek ere bat egin dute. Eguerdian elkarretaratzea egin dute Herriko Plazan, eta gaur eta datozen egunetan herrian egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko de...

Gaur, ipuin kontaketa saioa izango da Manuel Lekuona Bibliotekan, 17:30ean. Oraingo honetan lau urtez gorako haurrentzako saioa antolatu du Lur Korta ipuin kontalariak. Adina errespetatzeko eskatu dute liburutegiko kideek beste behin. Hilabeteroko saio...

Duela 28 urte Pasaiako Badian Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide hil zituen Espainiako Poliziak. Rafael Delas Txapas, Jose Maria Izura Pelu, Dionosio Aizpuru Kurro eta eta Jose Maria Isart Pelitxok. Bertsio ofizialak tiraketaren hipotesia aireratu zuen arren, lehen unetik jarri zen ezbaian. Justizia, Egia eta Oroitzapenaren aldeko taldeak gertaerak argitzeko borrokan jarraitzen du hiru hamarkada geroago.

Irun bisitatuko du gaur, Julen Mendoza alkateak. Bertan, Irungo alkatearekin bilduko da hiri kudeaketarekin lotutako gaiak lehen eskutik ezagutzeko, hala nola, HAZ Hiritarrak Atenditzeko Zentroko bulegoa. Pedro Alegre Herritarren Parte hartze Ordezkari...

Askapenaren eskutik, Palestinari buruzko erakusketa jarri dute Makutxo tabernan. Ostiralean jarri zuten, eta hilaren 30era arte egongo da bertan. Bestalde, Biladi Hadi hamaika begirada Palestinari, Euskal Herritik liburua ere salgai dute tabernan, 10 e...

20:30ean hasiko da partida, Donibaneko kiroldegian. Arrosentzat funtsezkoa da andoaindarrak irabaztea, soilik horrela ihes egin diezaioketelako jaitsierari. Zaleen berotasuna eskertuko dute.

Lehengo astean Portu Agintaritzako buru Lucio Hernandok egindako adierazpenen harira esan du Ezker Anitzako zinegotzi Xabier Pombok “Portuak herritarren iritzia arbuiatzen duela”. Izan ere, Hernandok ” kanpo kaiaren kontrako jarrera s...

Hondarribiko Bilduk jakinarazi du Bentako aparkalekuan autoa uztea doan izan beharko lukeela. Izan ere, Bilduren arabera, Eusko Jaurlaritzako Kai Sailak Hondarribiko Udalari Bentako aparkalekurako emana zion baimena bukatu da, “beraz, aparkaleku ...