Larunbatean eginen dituzte urtarrilean atzeratutako haurrentzako tailerrak
Aurpegi bat emadazu egitasmoaren barruan urtarrilerako iragarrita eta atzeratu zituzten tailerrak larunbat hontan eginen dituzte, hilaren 24an. Mendi Zolan kulturgunean. Art and project elkarteak antolatu ditu, sei urtetik gorako haurrei zuzenduta. Gai...
Aurpegi bat emadazu egitasmoaren barruan urtarrilerako iragarrita eta atzeratu zituzten tailerrak larunbat hontan eginen dituzte, hilaren 24an. Mendi Zolan kulturgunean. Art and project elkarteak antolatu ditu, sei urtetik gorako haurrei zuzenduta. Gai jakin baten inguruan arte plastiko saioa proposatzen dute antolatzaileek: “potretaren bidez nola ikusten ditugun gure burua eta besteak”, hori da hautatutako gaia.
Tailerra denentzat irekia da eta 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 17:00etara burutuko dute. Parte hartzeko prezioa zortzi euroan jarri dute (komeni da aldez aurretik izena ematea, 0559 48 39 40 telefono zenbakian).