Gazteek grebarekin bat egin dute
Martxoaren 29ko greba geroz eta atxikimendu gehiago lortzen ari da, eta gaur goizean, gazteek ere bat egin dute. Eguerdian elkarretaratzea egin dute Herriko Plazan, eta gaur eta datozen egunetan herrian egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko de...
Martxoaren 29ko greba geroz eta atxikimendu gehiago lortzen ari da, eta gaur goizean, gazteek ere bat egin dute. Eguerdian elkarretaratzea egin dute Herriko Plazan, eta gaur eta datozen egunetan herrian egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deialdia egin dute. Arratsaldean, hain zuzen, 19:00etan manifestazioa abiatuko da Herriko Plazatik. Bihar, berriz, langabeek kanpaldia egingo dute, eta etzi, berriz, 19:00etan berriro izango da manifestazioa, Herriko Plazatik hasita. Egun berean eta toki berean, 12:00etan, batzarra egingo dute.