Euskara eta merkataritza uztartzeko mahai ingurua, gaur Herriko Etxean
Gaur arratsaldean Hendaiako merkatariak eta euskara goiburuko mahai ingurua eginen dute Hendaiako Herriko Etxeko Kontseiluaren gelan, 19:00etan hasita. Euskara Zerbitzuak antolatu du, Euskararen Hilabeteko egitarauaren barruan. Gogoratu behar da euskara sustazeko egitasmoaren aurtengo leloa Hendaiako saltegietan ere, euskaraz dela. Hori horrela izanik, herriko merkatari guztiei irekitako ekitaldia izango da gaurkoa. Euskararen Erakunde Publikoa (EEP), Hendaiako Gazte Informazio Bulegoa eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkarteak parte hartuko dute, eta Antxeta Irratiko kazetariak ariko dira moderatzaile lanetan. Ekitaldia irekia da eta bi hizkuntzetan ulertzeko modukoa, bapateko itzulpengintza zerbitzua jarriko dute (euskaratik frantsesera eta frantsesetik euskarara). Hendaia Euskaraz egitasmoa prestatzeko bilkuretan, hainbat merkatarik euskararen erabilpena merkataritza sustazeko borondatea azaldu zuten, baina, era berean, hori gauzatzeko hainbat muga dituztela argi utziaz. Egoera hori abiapuntutzat hartuta antolatu dute gaurko mahai ingurua. Herriko Etxeko euskara zerbitzutik nabarmendu dutenez, “merkatariek haien esperientziak konpartitu, euskararen erabiltzearen aldeko urrats sinple eta eginerrazak nola egin jakin, laguntza eta tresna batzuk ezagutu, bai eta Euskara zerbitzuak prestatu materiala (afitxak, hiztegitxoak, intsigniak…) eskuratzeko aukera izanen dute, bai eta haien beharrak adierazteko ere”.
Gaur arratsaldean Hendaiako merkatariak eta euskara goiburuko mahai ingurua eginen dute Hendaiako Herriko Etxeko Kontseiluaren gelan, 19:00etan hasita. Euskara Zerbitzuak antolatu du, Euskararen Hilabeteko egitarauaren barruan. Gogoratu behar da euskara sustazeko egitasmoaren aurtengo leloa Hendaiako saltegietan ere, euskaraz dela. Hori horrela izanik, herriko merkatari guztiei irekitako ekitaldia izango da gaurkoa. Euskararen Erakunde Publikoa (EEP), Hendaiako Gazte Informazio Bulegoa eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkarteak parte hartuko dute, eta Antxeta Irratiko kazetariak ariko dira moderatzaile lanetan. Ekitaldia irekia da eta bi hizkuntzetan ulertzeko modukoa, bapateko itzulpengintza zerbitzua jarriko dute (euskaratik frantsesera eta frantsesetik euskarara).
Hendaia Euskaraz egitasmoa prestatzeko bilkuretan, hainbat merkatarik euskararen erabilpena merkataritza sustazeko borondatea azaldu zuten, baina, era berean, hori gauzatzeko hainbat muga dituztela argi utziaz. Egoera hori abiapuntutzat hartuta antolatu dute gaurko mahai ingurua. Herriko Etxeko euskara zerbitzutik nabarmendu dutenez, “merkatariek haien esperientziak konpartitu, euskararen erabiltzearen aldeko urrats sinple eta eginerrazak nola egin jakin, laguntza eta tresna batzuk ezagutu, bai eta Euskara zerbitzuak prestatu materiala (afitxak, hiztegitxoak, intsigniak…) eskuratzeko aukera izanen dute, bai eta haien beharrak adierazteko ere”.