Etorkin bat bere buruaz beste egiten saiatu da Hendaian
Hendaiako Administrazioko Atxikitze Zentroan dagoen etorkin bat bere buruaz beste egiten saiatu zen astelehenean. Arratsalde bukaeran, 37 urteko algeriarra bere buruaz beste saiatu zen lepotik zintzilikatuz. CIMADE etorkin eta iheslarien eskubideen ald...
Hendaiako Administrazioko Atxikitze Zentroan dagoen etorkin bat bere buruaz beste egiten saiatu zen astelehenean. Arratsalde bukaeran, 37 urteko algeriarra bere buruaz beste saiatu zen lepotik zintzilikatuz. CIMADE etorkin eta iheslarien eskubideen aldeko elkartasun elkarteko laguntzaile bat ohartu eta lagundu zuen gizona. Etorkina psikiatriako urgentzia zerbitzuetatik atera berria zen eta Baionako erietxera eraman dute.
Cimade elkartetik adierazi dutenez, Gueant legea indarrean dagoenea etorkinen etsipena handitu da: “Atxikitze epeak 32 egunetatik 45etara luzatu ditu. Horrek, giltzapean diren pertsonen etsipen sentimendua areagotzen du eta sufrimenduak muturreko egoeretara eramaten ditu, beren erru bakarra paperik ez izaitea baizik ez denean”.
CIMADEtik salatu dute Frantziako estatuak “kanporatze kuotak betetzeko premiaz, etorkinen kanporatze eta atxikitze sistematikoa” aplikatzen duela, “bere politika bihotz gabekoa bilakatu arte”.