
LABeko ordezkariak
Datorren osteguneko greba orokorra atxikimenduak batzen ari da, eta LABek jakinarazi duenez, 150 enpresa ingurutako langile ordezkariek eman diote babesa grebari orain arte (beheko zerrendan daude nabarmenenak). Papresaren aurrean egin du agerraldia gaur goizean sindikatu abertzaleak, toki esanguratsua dela iritzita. Hain zuzen, enpresa duela urte batzuk hondoa jotzear egon zen, eta “langileen ekimenez” aurrera egitea lortu zuela jakinarazi du.
LABek eskualdean zein Gipuzkoa mailan egingo diren mobilizazioetan parte hartzera deitu dituzte herritarrak, batik bat lan erreformak bultzatuta: “Azken lan erreformarekin botere osoa eman diete enpresariei nahi dutena egiteko, langileokin ezer adostu behar izan gabe. Honek miseria baino ez digu ekarriko, lan baldintzak kaskartu eta soldatak jaistea. Eta gainera, ez du enplegurik sortuko”. Gaineratu duenez, eskubide sozialak ere “erasotzen” ari dira.
Horren aurrean, Euskal Herriak “bere bide propioa” hartu behar duela iritzi dio LABek: “Beste eredu ekonomiko eta sozial bat eraiki nahi dugu, lanaren eta aberastasunaren bidezko banaketan oinarrituta, baina hori ezinezkoa da hondamendira garamatzan Espainian honetan”.
Hilaren 29ari begira, eskualdeko zutabea 11:45ean aterako da Saguesetik, 12:30ean Bulebarretik aterako den manifestazioari batzeko. Eskualdean, berriz, arratsaldean egin dituzte mobilizazioak: 19:00etan irtengo da manifestazioa Zumarditik.
Grebari atxikimendua eman dioten enpresa handien zerrenda
- CAF
- Papresa
- Eskualdeko herri guztietako udalak
- Carrefour Oiartzun
- Hondarribiko aireportua
- Tesa
- San Jose Lopez
- Pasaia Lezo Lizeoa
- Orereta Ikastola
- Pasaiako Portu Agintaritza
- Niessen
- Serviocio
- Gerontologiko de Renteria
- Irungo La Salle
- Katea-Legaia
- Ekialdebus
- Limpiezas Eguzki
- Alcampo Irun
- Unialco
- Carrefour
- Industrial Salva
- Amcor
- Haurtzaro Ikastola
- Tesinsa
- Telleri-Alde ikastetxea
- Sobrinos de Manuel Camara
- Mariskone
- Limpieza Etxegar
- Gureak
- Brioche Pasquier Irun
- Excavaciones Orsa
- Norbert Dentressangle
- Gerposa
- Sespa
- Catelsa
- Beissier
- Mecanoplastica
- Plasticos Alai
- Rhenus Logistics
- Elster Iberconta