Arritxulon pasatu dute asteburua Kuadrillategikoek
Joan den asteburuan (hilaren 17an eta 18an) Arritxulora joan ziren Oiartzungo Kuadrillategiko kideak. Gazte dezente animatu ziren irteerara: guztira 67 pertsona joan ziren. Eta ederki pasatu zuten. Larunbatean, Bianditzera joan ziren egun pasa. Arrats...
Joan den asteburuan (hilaren 17an eta 18an) Arritxulora joan ziren Oiartzungo Kuadrillategiko kideak. Gazte dezente animatu ziren irteerara: guztira 67 pertsona joan ziren. Eta ederki pasatu zuten.
Larunbatean, Bianditzera joan ziren egun pasa. Arratsaldean, berriz, jolasteko aukera izan zuten. Hainbat jolas egin zituzten Arritxulon. Bertan afaldu, eta ondoren, gaubela egin zuten.
Igandean, berriz, goizean jolasak egin zituzten basoan. Eta bazkaldu aurretik zein ondoren, jolasekin jarraitu zuten Arritxulon.
Oso esperientzia polita izan zela nabarmendu dute Kuadrillategiko kideek: «Eguraldiak ez zigun gehiegi lagundu, baina buelta politak eman genituen, eta gure artean giroa ederki berotu genuen!». Orain, Aste Santuko oporrak baino lehen, azken egunak baliatuko dituzte, eta oporren ondoren, gogoz jarraituko dute euskaraz gozatzen.

