EAJk Itsaspen programaren berri eman nahi die herritarrei
Gaia jorratzeko hirigintza batzordea egin dadila eskatu dute, eta publiko egin dute beren proposamenak zein diren. EAJren arabera ondoko proiektuak atxiki daitezke Jaurlaritzaren Itsaspen programan: Donibaneko Gizarte, Kultura eta Kirol eraikinaren big...
Gaia jorratzeko hirigintza batzordea egin dadila eskatu dute, eta publiko egin dute beren proposamenak zein diren. EAJren arabera ondoko proiektuak atxiki daitezke Jaurlaritzaren Itsaspen programan: Donibaneko Gizarte, Kultura eta Kirol eraikinaren bigarren fasea; Donibaneko haur eskola zaharra ludoteka bihurtzeko proiektua; udaletxe zaharra liburutegi bihurtzeko proiektua; Meipi eta Bordalaborda arteko igogailu baten instalazioa eta Ondartxoko ekipamendu proiektuaren exekuzioa.
EAJk azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzaren Itsaspen programan ekimen turistikoak sortu eta garatzeko proiektuak atxiki daitezke, eta baita itsasoa eta arrantzarekin lotutakoak. Herritarrak diru laguntza horien berri izan dezaten, EAJk lau barrutietan informazio publiko fase bat ireki dadin eskatuko du.
