Greba egunean ez dute hondakinik bilduko
Martxoaren 29ko greba orokorraren deialdiarekin bat egin dute atez ateko hondakinak biltzen dituzten langileek eta ondorioz, udalak jakinarazi nahi du martxoaren 28tik 29rako gauean ez dutela hondakin organikorik bilduko. Beraz, asteazkenean ez dira at...
Martxoaren 29ko greba orokorraren deialdiarekin bat egin dute atez ateko hondakinak biltzen dituzten langileek eta ondorioz, udalak jakinarazi nahi du martxoaren 28tik 29rako gauean ez dutela hondakin organikorik bilduko.
Beraz, asteazkenean ez dira atera behar hondakinak. Ontzi marroia jasotzeko hurrengo egunera arte (ostirala) hondakinak etxean eduki ezin dituzten herritarrek Talaian egunero 24 orduz irekita dagoen emergentzia gunea dutela gogorarazi du udalak.
Era berean, Talaiako garbiguneko langileek ere bat egin dute martxoaren 29rako sindikatuek egindako greba deialdiarekin. Beraz, hilaren 29an, osteguna, itxita egongo da garbigunea, eta ez dute altzaririk bilduko.
