Javier Jacintoren ‘La soledad de nuestra señora’ estreinatuko dute gaur
Javier Jacinto musikagile pasaitarraren La soledad de nuestra señora lana estreinatuko dute gaur Madrilen, hango Arte Sakroko XXII. Jaialdiaren barruan. Bi soprano, biola, gitarra eta bibrafonoarentzat idatzitako lana da, eta Lope de Vegak Aste Santua...
Javier Jacinto musikagile pasaitarraren La soledad de nuestra señora lana estreinatuko dute gaur Madrilen, hango Arte Sakroko XXII. Jaialdiaren barruan. Bi soprano, biola, gitarra eta bibrafonoarentzat idatzitako lana da, eta Lope de Vegak Aste Santuaren gainean idatzitako erromantzeetako bat du oinarri. Igandean bigarrenez interpretatuko dute, Madrilen baita ere, Pasiorako Ahotsa eta Musika Jaialdiaren barruan.
