Lau edukiontzi erre dituzte Pasaian, eta hainbat ibilgailu kaltetu dira
02:45ak aldera piztu da sua, Errenteria kalean. Ertzaintzak ez du hipotesi bat ere baztertzen. Trintxerpeko Errenteria kalean lau edukiontzi erre dituzte gaur goizaldean, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailetik jakinarazi dutenez. 02:45ak aldera piztu da sua, eta inguruan aparkatuta zeuden hainbat ibilgailu kaltetu egin dira. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da, eta ez du hipotesi bat ere baztertzen. Lehengo martxoaren 14ean antzeko gertaerak izan ziren inguru berean. Orduan, sei edukiontzi erre, eta lau auto kaltetu zituzten
02:45ak aldera piztu da sua, Errenteria kalean. Ertzaintzak ez du hipotesi bat ere baztertzen.
Trintxerpeko Errenteria kalean lau edukiontzi erre dituzte gaur goizaldean, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailetik jakinarazi dutenez.
02:45ak aldera piztu da sua, eta inguruan aparkatuta zeuden hainbat ibilgailu kaltetu egin dira.
Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da, eta ez du hipotesi bat ere baztertzen.
Lehengo martxoaren 14ean antzeko gertaerak izan ziren inguru berean. Orduan, sei edukiontzi erre, eta lau auto kaltetu zituzten

