Tolosako hilketa gaitzesteko elkarretaratzea gaur
Berdintasun Kontseiluak igande iluntzean Tolosan emakume bat hil izana salatzeko elkarretaratzearekin bat egin du. Talde feministek zein emakume taldeek antolatu dute, eta 19:30ean bilduko dira Niessen merkataritza zentroaren atarian. Berdintasun Konts...
Berdintasun Kontseiluak igande iluntzean Tolosan emakume bat hil izana salatzeko elkarretaratzearekin bat egin du. Talde feministek zein emakume taldeek antolatu dute, eta 19:30ean bilduko dira Niessen merkataritza zentroaren atarian.
Berdintasun Kontseiluaren arabera, “garbi” eduki behar da horrelakorik ezin dela gertatu, eta hori dela eta, euren “konpromiso tinkoa” berretsi dute, “bai pertsonala eta baita taldekoa ere”. Maila bereko konpromisoa eskatu diete erakundeei zein herritarrei, “guztion konpromisoa ezinbestekoa baita gaitz horrekin amaitzeko”.
