Ingelesari bultzada, Elizalden
Elizalde ikastetxeko seigarren mailako ikasleek astebete eman dute Gasteizko Carlos Abaitua aterpetxean, Hezkuntza Sailak antolatu dituen Ingelesean Murgiltzeko Egonaldietan. Hirugarren zikloko ikasleentzat ingeleseszko hitzaldia ere egin zuten astear...
Elizalde ikastetxeko seigarren mailako ikasleek astebete eman dute Gasteizko Carlos Abaitua aterpetxean, Hezkuntza Sailak antolatu dituen Ingelesean Murgiltzeko Egonaldietan.
Hirugarren zikloko ikasleentzat ingeleseszko hitzaldia ere egin zuten asteartean. Eneko Etxebarrieta gasteiztarrak, Miyuki Okaberekin batera Hegoamerikan tandemez egindako 15.000 kilometroko bidaiak mintzatu zen.
Bestalde, DBH 4. Mailako ikasleek Londresera egin dute ikasbidaia. Astelehenean joan ziren eta atzo bueltatu ziren.

