Etorkizunerako oinarriak jartzeko EAJ, EB eta PSE-EErekin batuko da Bildu
Joan zen astean onartutako aurrekontua “hiltzen ari den eta hori ordezkatu behar duen bi ereduen arteko trantsiziozkoa” izan zela uste du Bilduren udal taldeak. Hala adierazi zuten atzo Juan Carlos Martinez eta Juan Mari Unanue hautetsiek. Kontuak “zerotik hasiz” prestatzea txalotu zuten, baina “izpiritu ekintzailea falta” dela salatu zuten. Bilduk ez zuen zuzenketa partzialik aurkeztu; Martinezen esanetan “dirurik ez dagoelako”, egin zuten horrela, eta aurkeztu zirenak “ez funtsezkoak” izan zirela esan zuen. Unanuek aurreratu zuen etorkizunari begira oinarriak zehazteko PSE-EE, Ezker Batua-berdeak eta EAJrekin elkartzen hasi direla. Bilera horietan ordenantzak, peatonalizazioa, errepide sarea edota hondakinen bilketaz hitzegingo dutela esan zuen.
Joan zen astean onartutako aurrekontua “hiltzen ari den eta hori ordezkatu behar duen bi ereduen arteko trantsiziozkoa” izan zela uste du Bilduren udal taldeak. Hala adierazi zuten atzo Juan Carlos Martinez eta Juan Mari Unanue hautetsiek. Kontuak “zerotik hasiz” prestatzea txalotu zuten, baina “izpiritu ekintzailea falta” dela salatu zuten.
Bilduk ez zuen zuzenketa partzialik aurkeztu; Martinezen esanetan “dirurik ez dagoelako”, egin zuten horrela, eta aurkeztu zirenak “ez funtsezkoak” izan zirela esan zuen.
Unanuek aurreratu zuen etorkizunari begira oinarriak zehazteko PSE-EE, Ezker Batua-berdeak eta EAJrekin elkartzen hasi direla. Bilera horietan ordenantzak, peatonalizazioa, errepide sarea edota hondakinen bilketaz hitzegingo dutela esan zuen.
