
Joan zen astean onartutako aurrekontua “hiltzen ari den eta hori ordezkatu behar duen bi ereduen arteko trantsiziozkoa” izan zela uste du Bilduren udal taldeak. Hala adierazi zuten atzo Juan Carlos Martinez eta Juan Mari Unanue hautetsiek. Kontuak “zerotik hasiz” prestatzea txalotu zuten, baina “izpiritu ekintzailea falta” dela salatu zuten. Bilduk ez zuen zuzenketa partzialik aurkeztu; Martinezen esanetan “dirurik ez dagoelako”, egin zuten horrela, eta aurkeztu zirenak “ez funtsezkoak” izan zirela esan zuen. Unanuek aurreratu zuen etorkizunari begira oinarriak zehazteko PSE-EE, Ezker Batua-berdeak eta EAJrekin elkartzen hasi direla. Bilera horietan ordenantzak, peatonalizazioa, errepide sarea edota hondakinen bilketaz hitzegingo dutela esan zuen.

Herriko Etxetik adierazi dutenez, Itsas etorbidean, lanak aurrera doaz eta martxoaren bukaeratik hasi dira galtzada-harrizko plazatxoen eraikitze lanak. Lan horien ondorioz, 3 astez gutxi gora behera, zirkulazioa murriztuko da Itsas etorbidean, Eukali...

SNCF-k jakinarazi du hilaren 6tik (ostirala) 21:30ean, hilaren 9ra (Pazko astelehena) 15:30ean, lanak eginen dituela etenik gabe, Hendaiako geltokiaren ondoan dagoen nazioarteko trenbideetako zubian. Eraikinaren hermetikotasunerako lan horiek egunez ze...

Gaur, Euskal Herriko Txirrindulari Itzulia Irundik pasako da. Behobiatik sartuko dira, eta saihesbidetik Zubimuxuko biribilguneraino joango dira; Letxunborro igoko dute, Oiartzungo bidea hartu arte. 12:45etik aurrera trafikora itxi egingo dute ibilbide...

Maitagarria existitzen ez delako… Cut hair productions konpainiak sortutako obra (dantza, musika, antzerkia, bideoa) eskainiko zaizue apirilaren 6an (ostirala), 19:00etan, Mendi Zolan kulturgunean. Ekologiaren aldeko sorkuntza militantea, begirada dekalatua, irrigarria…baina gure bizi moduaren burugabekerian engaiatua, publikoak, itsasoa mehatxatzen duen plastikoaz gogoetatzeko, bere burua galdezkatzeko eta beste era batez ekiteko. Ikuskizun horrek bere tokia du Garapen Iraunkorraren Astearen eta Hendaia Turismok antolatzen duen Filmar Itsasoari buruzko film jaialdiaren baitan. Toki kopurua mugatua denez, Kultura Zerbitzuan erreserbatzea aholkatzen dizuegu (0559 48 30 49). Ikuskizun hau Hendaiako Kultur Sasoian sartzen da. Prezio osoa: 12€, prezio murriztua: 5€.

Apirilaren 6an (ostirala), 18:00etan, Marie Jose Basurco izanen da Hendaiako Herriko Mediatekaren gomita, solasaldi eta izenpetze saio baten eskaintzeko bere liburuen inguruan: L’Exilée, Retour d’Exil, Sois Forte Lucia, La Valse de l’Oie eta Sou...

Herriko Etxea, Hendaiako kirol elkarteak eta Departamenduko Gizarte Kohesioa Zuzendaritzaren arteko elkarlanari esker, hendaiar gaztetxeoek udaberriko oporretan kirol jarduerak doan praktikatzeko aukera izanen dute. Hilaren 13tik 30era izango da, baina aldez aurretik deitu beharko dute, izena emateko. Apuntatzeko orduan jarduera bakoitzeko xehetasunak eskatu behar dituzte: zein egun eta ordutan emanen duten, non, Kirol Txartela behar den… Jarduerak Tenisa. 7 urtetik gora. Telefonoa: 0559 20 02 73. Surfa. 7 urtetik. Telefonoa: 0559 48 32 80 (Bidasoa Surf Kluba). Arrauna. 9 urtetik gora. Telefonoa: 0559 48 06 07. Judoa. 4 urtetik gora. Telefonoa: 0559 20 08 18. Karatea. 5 urtetik gora. Telefonoa: 0559 20 18 13. Futbola. 9 urtetik gora. Telefonoa: 0559 20 19 78. Eskubaloia. 6 urtetik gora. Telefonoa: 0676 13 42 30. Motokrossa. 6-12 urte. Telefonoa: 0643 35 35 40 (19:00etatik aurrera deitu). Errugbia. 6 urtetik gora. Telefonoa: 0559 20 18 39. Pilota jokoak. Bost urtetik gora. Telefonoa: 0671 27 76 05.