Zirkulazioa murriztu eta aldatu dute Itsas etorbidean, lanengatik
Herriko Etxetik adierazi dutenez, Itsas etorbidean, lanak aurrera doaz eta martxoaren bukaeratik hasi dira galtzada-harrizko plazatxoen eraikitze lanak. Lan horien ondorioz, 3 astez gutxi gora behera, zirkulazioa murriztuko da Itsas etorbidean, Eukali...
Herriko Etxetik adierazi dutenez, Itsas etorbidean, lanak aurrera doaz eta martxoaren bukaeratik hasi dira galtzada-harrizko plazatxoen eraikitze lanak. Lan horien ondorioz, 3 astez gutxi gora behera, zirkulazioa murriztuko da Itsas etorbidean, Eukalipto eta Gurbitz karriken artean. Alabaina, zirkulazio-noranzkoak maiz aldatuko dira toki horretan lanengatik.
Ondorioz, Sokoburu plazara eta bertako saltoki eta jatetxeetara iristeko, auto gidariek Mimosa etorbidea kontrako noranzkoan hartu beharko dute, Talasoterapiari itzulia eman eta Itsas etorbidetik kontrako noranzkoan segitu, Sokoburu plazaraino. Azkenik plazatik ateratzeko, arkupean pasa ondoren, hobe eskuin hartzea Mimosa etorbidea Sokoburuko biribilguneraino eta Palmondoaren aitzinetik pasatu ondoren, ezker hartzea Atseden-portuko barneko errepidea erabiliz. Toki horretatik, gidariek Laranjondoko karrika hartuko dute (Floridako auzoan) Hiri erdirantz edo Erlaitzeko errepiderantz.
Horrez gain, Serge Blanco Talasoterapia zentroaren zaharberritzeko lanak hasi berriak dira eta horiek ere zirkulazio eragozpenak ekar ditzakete datozen hilabeteetan.
