Marie Jose Basurcoren izenpetze saioa Mediatekan, hilaren 6an
Apirilaren 6an (ostirala), 18:00etan, Marie Jose Basurco izanen da Hendaiako Herriko Mediatekaren gomita, solasaldi eta izenpetze saio baten eskaintzeko bere liburuen inguruan: L’Exilée, Retour d’Exil, Sois Forte Lucia, La Valse de l’Oie eta Sou...
Apirilaren 6an (ostirala), 18:00etan, Marie Jose Basurco izanen da Hendaiako Herriko Mediatekaren gomita, solasaldi eta izenpetze saio baten eskaintzeko bere liburuen inguruan: L’Exilée, Retour d’Exil, Sois Forte Lucia, La Valse de l’Oie eta Souvenirs d’ici et d’ailleurs.
Marie José Basurco Donibane Lohitzunen jaio zen 1947ean. L’exilée (1997) liburuaren egile da, arrakasta nabarmena jaso zuen eleberria, eta gainera, Nouvelles d’ici (1987) eta Retour d’exil (1997) liburuetan bildutako kontakizun ezberdinak idatzi ditu. Azken hauengatik Euskal Herriko Kultur Guneko lehenengo saria (1986), Baiona Hiriko lehenengo saria (1987), L’oeil Sauvage edizioaren lehenengo saria (1994) eta Nouveaux Cahiers de l’Adour sarien Zilarrezko Idazluma (1994) irabazi ditu.
Solasaldiak zintzur-bustitze baten inguruan segituko du.
