SNCFek lanak eginen ditu hilaren 6tik 9ra
SNCF-k jakinarazi du hilaren 6tik (ostirala) 21:30ean, hilaren 9ra (Pazko astelehena) 15:30ean, lanak eginen dituela etenik gabe, Hendaiako geltokiaren ondoan dagoen nazioarteko trenbideetako zubian. Eraikinaren hermetikotasunerako lan horiek egunez ze...
SNCF-k jakinarazi du hilaren 6tik (ostirala) 21:30ean, hilaren 9ra (Pazko astelehena) 15:30ean, lanak eginen dituela etenik gabe, Hendaiako geltokiaren ondoan dagoen nazioarteko trenbideetako zubian. Eraikinaren hermetikotasunerako lan horiek egunez zein gauez eginen dira, jakinez epe horretan trenen joan etorriak geldituak izanen direla.
Lanak SNCF-en eta RFF-en eremuetan eginen dira bakarrik; halere Espainia etorbideko auzoek zarataren kutsadura pairatu dezakete, lanen denboran arituko diren ibilgailuengatik.
