Gaur Irundik pasako da Euskal Herriko Itzulia
Gaur, Euskal Herriko Txirrindulari Itzulia Irundik pasako da. Behobiatik sartuko dira, eta saihesbidetik Zubimuxuko biribilguneraino joango dira; Letxunborro igoko dute, Oiartzungo bidea hartu arte. 12:45etik aurrera trafikora itxi egingo dute ibilbide...
Gaur, Euskal Herriko Txirrindulari Itzulia Irundik pasako da. Behobiatik sartuko dira, eta saihesbidetik Zubimuxuko biribilguneraino joango dira; Letxunborro igoko dute, Oiartzungo bidea hartu arte. 12:45etik aurrera trafikora itxi egingo dute ibilbidea; ibilgailu guztiak pasatu eta gero irekiko dute berriro. Hirira sartzeko eta hiritik ateratzeko autopista erabiltzea gomendatu dute.
