Aiton Bordak Bilbora txangoa egingo du hilaren 25ean
Aiton Borda zaharren elkarteak Bilbora bidaia egingo du hilaren 25ean. Hala, Bizkaiko hiriburuko hainbat interes toki bisitatuko dituzte Aiton Bordakoek. Guggenheim museoan eta Alondegian izango dira, besteak beste. Bidaiaren prezioa 32 eurokoa da. Pre...
Aiton Borda zaharren elkarteak Bilbora bidaia egingo du hilaren 25ean. Hala, Bizkaiko hiriburuko hainbat interes toki bisitatuko dituzte Aiton Bordakoek. Guggenheim museoan eta Alondegian izango dira, besteak beste. Bidaiaren prezioa 32 eurokoa da. Prezioaren barruan museoko sarrera eta Montenegro jatetxean egingo duten bazkaria daude. Txangoa 08:30ean aterako da, eskolako autobus geltokitik.
Izena eman nahi duenak Aiton Bordaren egoitzatik pasatu beharko du, ohiko ordutegian: 10:30etik 12:30era. Asteartetik ostiralera egoten da irekia egoitzako bulegoa (Antonio Pildain kaleko 5. zenbakian dago), eta autobusa bete arte izena emateko aukera izango da.
