Lady Kotxinas taldeak ‘Hey! Let’s go!’ disko berria kaleratu du
Petruska Records etxearekin egin du Oiartzungo taldeak bere bigarren lan luzea, hamahiru abestikoa Lady Kotxinas punk-rock talde oiartzuarrak bere bigarren lan luzea kalean du dagoeneko: Hey! Let’s go! Hamahiru abestiko diskoa da, eta Petruska Record...
Petruska Records etxearekin egin du Oiartzungo taldeak bere bigarren lan luzea, hamahiru abestikoa
Lady Kotxinas punk-rock talde oiartzuarrak bere bigarren lan luzea kalean du dagoeneko: Hey! Let’s go! Hamahiru abestiko diskoa da, eta Petruska Records etxearekin egin dute. Taldekoak bertan ari dira lana banatzen, «ez gabiltza ondo diruz…».
Iazko apirilean grabatu zuten diskoa rockzale oiartzuarrek Aitor Apurtu teknikariaren laguntzarekin. Hala, kanta sortaren barruan mota guztietako abestiak topa daitezke, eta gehienek taldeak ohikoa duen ironia, umore ona eta kritika zuhurra dute ardatz. Ez dute aztoratu gabeko txokorik uzten.
Alain da taldearen bateria jotzailea, Nahikari baxua eta ahotsa, eta Haritzek eta Jonpek jotzen dute gitarra, ahotsak tartekatuz. Kontakturako telefono zenbakia ere jakinarazi dute: 677 21 15 77.
Don Bosco ikastetxearen barruan sortutako taldea da Lady Kotxinas, eta euren Facebook atarian esaten dutenez, (www.facebook.com/pages/Lady-Kotxinas), «ez gaituzte gure auzoan ere ezagutzen, baina izar izateko bidean gaude». Kontzertu asko eman dituzte azken hilabeteetan.
