Alarde Tradizionala modernizatu egin da sarean
San Martzial Jaietako Alarde Tradizionaleko Agintarien Batzordeak webgune berria aurkeztu du aste honetan, irungoalardea.com helbidean. Boste urte besterik ez dira pasa lehengo webgunea sareratu zutenetik baina Agintarien Batzordetik onartu dutenez, bost urte denbora asko da teknologia berrien esparruan: “teknologia eta diseinuak modernizatu egin dira, eta Agintarien Batzordeak webgunea garai berrietara egokitu nahi izan du”. Aurkezpenean adierazi zuten webgune berriak zaharraren helburu berak mantentzen dituela: “Jaiaren zehetasunak ezagutzera eman, Alardearen inguruko alderdi kultural eta historikoak zabaldu, irundarren parte-hartzea sustatu eta Alardearekin zerikusia duten era askotariko agiriak konpartitu. Azken batean, balioa eman nahi zitzaion jaiak osatzen duen ondare osoa eta irundarrei ere aukera eman nahi zitzaien beren bizpenak eta ikuspenak ondare zabal horretara eransteko”. Webgune berrian azken albisteak azalan agertuko dira, eta irudiei orain arte izan ez duten garrantzia emango zaie. Dinamikoa izango da, gainera, orriaren goiko aldean argazkiak mugimenduan izango direlako. Aurrerago, sanmartzialetako programa deskargatzeko aukera izango dela adierazi dute arduradunek. Kudeatzaileentzat ere webgune arinagoa izango da, eguneratzeko errezagoa: “Albisteak atalak aukera emango du aurkeztu diren ekitaldi guztiei buruzko informazioa jasotzeko: egin diren prentsaurrekoak, komunikabideetara bidali diren oharrak. Web orriko beste ataletako bat elkarrizketei eskainitakoa izango da. Gainera, albiste eta elkarrizketa horiek facebook eta twitter gizarte-sareetan partekatzeko aukera gaitu da”. Bi [...]
San Martzial Jaietako Alarde Tradizionaleko Agintarien Batzordeak webgune berria aurkeztu du aste honetan, irungoalardea.com helbidean. Boste urte besterik ez dira pasa lehengo webgunea sareratu zutenetik baina Agintarien Batzordetik onartu dutenez, bost urte denbora asko da teknologia berrien esparruan: “teknologia eta diseinuak modernizatu egin dira, eta Agintarien Batzordeak webgunea garai berrietara egokitu nahi izan du”.
Aurkezpenean adierazi zuten webgune berriak zaharraren helburu berak mantentzen dituela: “Jaiaren zehetasunak ezagutzera eman, Alardearen inguruko alderdi kultural eta historikoak zabaldu, irundarren parte-hartzea sustatu eta Alardearekin zerikusia duten era askotariko agiriak konpartitu. Azken batean, balioa eman nahi zitzaion jaiak osatzen duen ondare osoa eta irundarrei ere aukera eman nahi zitzaien beren bizpenak eta ikuspenak ondare zabal horretara eransteko”.
Webgune berrian azken albisteak azalan agertuko dira, eta irudiei orain arte izan ez duten garrantzia emango zaie. Dinamikoa izango da, gainera, orriaren goiko aldean argazkiak mugimenduan izango direlako. Aurrerago, sanmartzialetako programa deskargatzeko aukera izango dela adierazi dute arduradunek.
Kudeatzaileentzat ere webgune arinagoa izango da, eguneratzeko errezagoa: “Albisteak atalak aukera emango du aurkeztu diren ekitaldi guztiei buruzko informazioa jasotzeko: egin diren prentsaurrekoak, komunikabideetara bidali diren oharrak. Web orriko beste ataletako bat elkarrizketei eskainitakoa izango da. Gainera, albiste eta elkarrizketa horiek facebook eta twitter gizarte-sareetan partekatzeko aukera gaitu da”.
Bi atal berri
Agintarien Batzordetik azaldu dute Agenda webgunearen atal garrantzitsua izango dute, eta beste atal batzuk honako hauek izango direla: Konpainiak (unitate bakoitzaren informazioarekin eta agintarien izen eta argazkiekin), Musika, Txoko txiki, Fototeka eta Irun. Webgune zaharreko atalak dira, “beren edukiak mantentzen dituzte, baina hobetu egin dira haien diseinua, nabigazioa eta irisgarritasuna”.
Bi dira atal berriak, bata komunikabideen sare bidezko akreditazioa egiteko, eta bestea Alardearen ekitaldia web kamerekin ikusi ahal izateko.
