‘Brokers’ antzeztuko du bihar Yllana konpainiak Amaian
Yllana taldeak Brokers antzezlana taularatuko du bihar Amaia KZn, 20:00etan. Obrak grina kontsumistaren aroan arrakastaren atzetik dabiltzan negozioetako lau “marrazo”-ren istorioa kontatzen du. Beren tik kulturalak fama, boterea, narzisismoa eta estatusa dira, eta fanatikoak dira markako modarenak, azken teknologiarenak, janari osasuntsu eta gorputzarekiko kultuarenak; arrakasta lortzeko lasterketa horretan, agerian geratuko dira beren beldurrik ezkutuenak, gizarte kontsumistaren oinarriak astinaraziko dituzten egoera irrigarri eta barrez lehertzekoak eraginez. David Ottone da zuzendaria eta aktore taldea honakoek osatzen dute: Fidel Fernández, Antonio Pagudo, Juan Francisco Ramos, Luis Cao. Sarrerak ohiko lekuetan lor daitezke, 13,30 euroan (8,55 euro 65 urtetik gorakoentzat eta gazte-txarteldunentzat). Bihar Amaiako lehiatilan ere erosteko aukera izango da, ikuskizuna baino ordubete lehenagotik.
Yllana taldeak Brokers antzezlana taularatuko du bihar Amaia KZn, 20:00etan. Obrak grina kontsumistaren aroan arrakastaren atzetik dabiltzan negozioetako lau “marrazo”-ren istorioa kontatzen du. Beren tik kulturalak fama, boterea, narzisismoa eta estatusa dira, eta fanatikoak dira markako modarenak, azken teknologiarenak, janari osasuntsu eta gorputzarekiko kultuarenak; arrakasta lortzeko lasterketa horretan, agerian geratuko dira beren beldurrik ezkutuenak, gizarte kontsumistaren oinarriak astinaraziko dituzten egoera irrigarri eta barrez lehertzekoak eraginez.
David Ottone da zuzendaria eta aktore taldea honakoek osatzen dute: Fidel Fernández, Antonio Pagudo, Juan Francisco Ramos, Luis Cao.
Sarrerak ohiko lekuetan lor daitezke, 13,30 euroan (8,55 euro 65 urtetik gorakoentzat eta gazte-txarteldunentzat). Bihar Amaiako lehiatilan ere erosteko aukera izango da, ikuskizuna baino ordubete lehenagotik.
