Harrera beroa Agudori
Hamarnaka herritarrek egin zioten harrera Joseba Agudo abokatu eta preso ohiari joan den ostiralean. Abokatu oreretarrak preso egon den bitartean jasotako elkartasuna eskertu zuen, eta euskal preso eta iheslariak etxeratzeko lanean jarraitzeko deia luz...
Hamarnaka herritarrek egin zioten harrera Joseba Agudo abokatu eta preso ohiari joan den ostiralean. Abokatu oreretarrak preso egon den bitartean jasotako elkartasuna eskertu zuen, eta euskal preso eta iheslariak etxeratzeko lanean jarraitzeko deia luzatu zien bertan bildutakoei. Agudo 2009ko urrian atxilotu zuten eta joan den martxoaren 22an utzi zuten aske. Hilaren 10ean absolbitu egin zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak “froga faltagatik”.
