Gaurko elkarretaratzea “desberdina” izango dela diote Herrira-tik

Euskal preso eta iheslariak gogoan Oarso Bidasoko herrietan elkarretaratzeak egingo dituzte gaur arratsaldean. Irunen Zabaltza plazan elkartuko dira hilabeteroko azken ostiraletan bezala, 20:00etan. Joan zen larunbateko aurkezpenaren ondoren, Herrira ...

Euskal preso eta iheslariak gogoan Oarso Bidasoko herrietan elkarretaratzeak egingo dituzte gaur arratsaldean. Irunen Zabaltza plazan elkartuko dira hilabeteroko azken ostiraletan bezala, 20:00etan. Joan zen larunbateko aurkezpenaren ondoren, Herrira herri mugimenduaren Irungo taldearen lehen ekitaldia izango da. Horregatik, gaurkoa berezia izango dela iragarri dute antolatzailek: “Ekitaldi desberdina izango da, berritzailea, ilusioz beterikoa eta zirraragarria”. Webgunea ere prestatu dute Irungo herrira mugimendukoek. Besteak beste, joan zen larunbateko aurkezpeneko bideoa ikus daiteke bertan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.