Kontzertuak Kanttun, Herrirak deituriko elkarretaratzea eta gero
Atzo arratsean Herrira herri mugimenduaren eskualdeko taldea aurkeztu zuten Urruñako Posta etxean. Euskal preso politikoen egoera aztertzen duen bideo bat eman zuten, eta ondoren egin zuten Herriraren aurkezpena. Bertara bildutakoei dei egin zieten Pa...
Atzo arratsean Herrira herri mugimenduaren eskualdeko taldea aurkeztu zuten Urruñako Posta etxean. Euskal preso politikoen egoera aztertzen duen bideo bat eman zuten, eta ondoren egin zuten Herriraren aurkezpena. Bertara bildutakoei dei egin zieten Pausuko elkarretaratzera hurbiltzeko. Gaurko deialdirako ohi baino egitarau zabalagoa prestatu dute. Zazpietan elkartuko dira Pausuko biribilgunean euskal presoak eta iheslariak gogoan. Ohi bezala, Hendaiako Kanttu ostatutik kotxe karabana irtengo da, 18:30ean, Pausura joateko. Eta ondoren, triki-poteoa eginen dute. Afalostean kontzertuak izanen dira Kanttun; Arma Tiro Punk eta Askatu taldeak ariko dira.
