Alkatearen protagonismoa salatu du oposizioak
Irungo Udalan oposizioa osatzen duten alderdi guztiek bat egin dute Jose Antonio Santano alkatearen joan den astean bi erabakiren kontra egiteko. Batetik, salatzen dute alkateak komunikabideak deitu zituela San Juan-Etxeandia eremuaren inaugurazio ekit...
Irungo Udalan oposizioa osatzen duten alderdi guztiek bat egin dute Jose Antonio Santano alkatearen joan den astean bi erabakiren kontra egiteko. Batetik, salatzen dute alkateak komunikabideak deitu zituela San Juan-Etxeandia eremuaren inaugurazio ekitaldiak aurkezteko, eta PSE-EE ezik udaleko gainontzeko alderdiek, komunikabideen bitartez izan zutela horren berri.
Bestetik, San Juan eremuan, Karrika Nagusia eta Foru karrikaren artean sortutako plazatxoari Bidasoa Eskubaloi Taldearen izena jartzeko erabakiaren berri ematea gaitzetsi dute: “plazatxo berriaren izena iragartzearen protagonismoa beretzat hartu du, kaleak izendatzea Udalbatzaren eskumena denean, dagokion lan taldetik pasa ondoren”. Kaleen Batzordeak gaia aztertu baino lehen Santanok erabakia publikoki adierazi zuela salatu du oposizioak.
Oposizioko alderdiek gaineratu dute du alkateak bozeramaileak erabili izan dituela. “Alkatea bozeramaileetaz baliatu da bere ekimenak gauzatu ahal izateko talde politikoen babesa lortzeko; hala ere, publiko egiteko garaian, eta talde guztiekin adostutako ekimen horien emaitza herritarrei jakinarazteko unean, alde batera utzi ditu taldeok”, esan dute.
