
Lau taldek joko dute Mogambon larunbatean: Nine Eleven, Raptures, Sport eta Trigger Travis. Kontzertua 21:00etan hasiko da, eta sarrerak 5 euro balio du. Aurrez eros daiteke Red Ribbon Music-en.

2Daide egitasmoan biltzen diren gazte antxotarrek Helduen Eguna antolatu dute ostiralerako (hilak 18). Pasaiako euskara eta inmigrazio sailaren laguntzaz antolatu dute jaia Izan ere, 2Daide, ikasketa eta zerbitzu solidarioen metodologiarekin lan egit...

Blues zaleek zita daukate etzi, 22:30, De Cyne Reynan. White Towels taldea igoko da oholtzara, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, “bluesa ulertzeko duen moduak ez du inor epel utziko”. Bost kide ditu taldeak: Carlos Malles (bateria), Ja...

Larunbatean Olatu Talka izan zen Errenteria-Oreretan, eta talde ugarik parte hartu zuten arratsaldean zehar. Bakoitzak bere emanaldia bukatu ostean, talde guztiak Herriko Plazan bildu ziren, eta hor bukatu zuten eguna.

Irungo Udalan oposizioa osatzen duten alderdi guztiek bat egin dute Jose Antonio Santano alkatearen joan den astean bi erabakiren kontra egiteko. Batetik, salatzen dute alkateak komunikabideak deitu zituela San Juan-Etxeandia eremuaren inaugurazio ekit...

Proyecto perfectos dokumentala emango dute heldu den ostiralean, hilaren 18an, Amaia KZko hitzaldi aretoan. F. Martin Camara dokumentalista irundarrak idatzi du gidoia eta Los Rotos antzerki taldearen jardunean oinarritutako lana da. Emanaldia 20:00etan hasiko da eta sarrera doan izango da. Los Rotos antzerki talde berezia da, Angel Mario Fernandez dramaturgo argentinarrak eta Martin Camarak sortutakoa. Bien asmoa transmedia proiektu bat sortzea zen, hau da, bi proiektu bi baliabideetan uztartzea, horretarako antzerki talde bat lotura gisa erabiliz. Hala, Los Perfectos, un mundo sin límites antzezlanean oinaritzen da Proyecto Perfectos dokumentala. Ikus entzunezkoak sorkuntzaren mundua zein zaila den erakutsi nahi du. Aktoreak: Alberto Couto, Malen Fernandez Larrinoa, Gaizka Mikelarena, Santi Calzada, Amaia Gongeta, Silvia Alba, Osmar Vazquez, Irene Unanue eta Teresa Sousa. Antzerki zuzendaritza: Ana Perez, Patxi Ermoso, Angel Mario Fernandez.

Aurten, 500 urte beteko dira Gaztelako Erreinuak Nafarroa konkistatu zuenetik. Urteurren hau dela eta, erakusketa bat eta bi hitzaldi antolatu ditu Hondarribiko Udaleko Kultura sailak. Erakusketan Cesar Oroz-en lanak erakutsiko dituzte eta Por qué lo llaman anexión cuando quieren decir conquista? erakusketa atzo ireki zuten eta hilaren 27 arte izango da irekita Zuloaga Etxean. Hitzaldiak aldiz, hilaren 17an eta 24an izango dira. Etzi, 19.30ean Zuloaga Etxean, Tomas Urzainki historialariak gazteleraz Falsedades sobre la historia de Navarra hitzaldia emango du eta hurrengo ostegunean, ordu eta toki berean Idoia Arrieta historialariak euskaraz 1200, Gipuzkoaren konkista izeneko hitzaldia emango du.

Hilaren 19an eta 20an piraguismoko Espainiako Maratoi Kopako lehen ekitaldia egingo dute Ribadesellan (Asturias), eta Santiagotarrak Arraun Elkarteko 25 kirolarik parte hartuko dute. Helduen Mailako lehiaketa, gainera, ekainan Kopenhagen (Danimarka) an...

Ertzaintzak 45 urteko gizon bat atxilotu du Errenteria-Oreretan ustez taberna eta kafetegi bateko erakusleihoak puskatu dituelako harri batekin. Herrizaingo Sailaren arabera, igande gauean ertzainei deitu zieten jakinarazteko Zumardian gizon bat hainba...

Atzokoa zen hainbeste itxarondako eguna. Atzo hasi ziren martxan hiriko autobus linea berriak. Hilaren 2an inauguratu behar zituzten, baina apirileko etenik gabeko euriagatik Leon Iruretagoiena kalean moldatu duten bidea ezin asfaltatu, eta udalak hasiera data bi astez atzeratzea erabaki zuen. Horri bi hilabeteko atzerapena gehitu behar zaio, udalak urtarrileko osoko bilkurara eraman baitzuen gaia, baina babesik lortu ez eta martxora arte ezin izan zituen lineak adostu. Atzo abiatu zituzten lineen berritasun nagusiek Meaka eta Kateako auzotarrengan eragina izango dute. Batetik, Meakatik erdialdera taxibusa martxan jarri dute, Meakako autobus geltoki zaharretik Fermin Calbetoneko geltokira. Bestetik, Kateatik Bidasoko Ospitalera antzerako zerbitzu bat jarriko dute martxan, programa pilotu bezala. Cristina Laborda udaleko Mugikortasun eta Bide Publikoko ordezkariak azaldu duenez, autobusen erabilera sustatzea asmo dute bi zerbitzuek: “Meakaren kasuan erdialdetik urrunago egon daitezkeen auzoen edo jende gutxi bizi den lekuen arteko komunikazioa erraztu nahi dugu; eta Katea auzoari dagokionez, taxibus honekin auzo honetako erabiltzaileek ospitalera egiten dituzten joan-etorriak autobusez egin ahal izatea bermatu nahi izan dugu”. Taxibus zerbitzua hiritar denen erabilerarako jarri dute, baina ordubeteko aurrerapenarekin deituta, gutxienez (egokitutako taxibusa bezperatik eskatu behar da). Taxibusa eskatzeko 943 63 33 06 telefono zenbakira deitu behar da; bidaiaren prezioa euro batekoa da (69 zentimo Lurraldebus txartelarekin). [...]

Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, kirol nutrizioari buruzko hitzaldia emango dute, ostiralean, 17:30ean, Galtzarabordako kiroldegian. Ruben Reyesek emango du hitzaldi hori, Serviocio Fanderia eta Galtzarabordako kirol instalazioetako kirol tekn...

FUTBOLA Ohorezko Erregional Maila. Oiartzun-Pasaia: 1-1. Estatuko Bigarren Maila. Igoera. Oiartzun-Sevilla: 0-2. ARETO FUTBOLA Gipuzkoako Lehen Maila. Oiartzun-Tellatuberri: 3-0. Bigarren Maila. Power Rangers-Irudek: 10-4. SASKIBALOIA Gazteak, pa...

EAJk Pasaiako eta Bilboko Portu Agintaritzak batzeko legez besteko proposamena egin du Espainiako Diputatuen Kongresuan. Hala baieztatu du jeltzaleen diputatu Arantza Tapiak. Tapiak azaldu duenez, bi agintaritzak batuta, Pasaiako kanpoko kaia eraikitze...

Bertso eta musika uztartuko dituzte ostiraleko Bertshow ikuskizunean, Arkaitzan. Lau bertsolari igoko dira taula gainera: Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Jon Martin, Jokin Labayen eta Manex Mujika, eta zuzeneko musikak zuzenduko die doinua. Sierra eta Ima ar...

Larunbatean eguerdiko ordubatean, Hondarribiko Kai Zaharrean, plazak bete ekimena egingo dute. Hiru multzotan joango dira Kai Zaharrera: lehenengoa, Amutetik aterako da eta bizikleta martxa izango da, bigarrena, Portutik aterako da eta hirugarrena, its...

Urtzi Urkizu idazle eta kazetariak orain dela bi hilabete inguru aurkeztu zuen Kezka bat gutxiago poema liburua. Aurkezpen errezitaldiak egiten ari da orain lezoarra. Datorren igandean jaioterrian egingo du errezitaldia Urkizuk. Euskara eta Kultura Are...

Gara egunkariak jakinarazi duenez, Esteban Muruetagoienaren plaka hautsi zuen ertzaintza bi hilabetez lanik eta soldatarik gabe zigortu zuen Herrizaingo Sailak. Iazko urriaren 6an zigortu zuten ertzaintza, eta Rodolfo Ares arduradunak ez zuen erabaki h...

Funeraria Hondarribia SL enpresak Txingudi Beilatokiaren ateak zabaldu zituen iragan ostegunean Txiplao industriagunean. Enpresa berri honek orain arte eskualdean bakarra zen Tabisaren Beilatokiaren monopolioa haustea suposatuko du eta bere helburua, ...

Hondakinen atez ateko bilketa jartzea zergatik egingo duen azalduko die Lezoko Udalak herriko elkarteei zein herritarrei. Horretarako bilera erronda bat egingo dute. Erronda horren lehenengo saioa gaur arratsaldean egingo dute. Herriko elkarteetako kideei hitzordua 19:00etan jarri diete, Kultura Aretoan. Merkatariak eta herritarrak Gaurkoa lehenengo bilera izango den arren, beste hitzordu batzuk ere jarri nahi ditu udalak. Hurrengoa, merkatariekin. Hilaren bukaeran egin nahi dute, baina oraindik data zehazteke dago. Herritarrekin ere bildu nahi dute. Ekainerako hiruzpalau batzar antolatu nahi dituzte, herriko auzoetan, lezoar guztiengana iristeko asmoz. “Bakoitza egokien ikusten duen egunean joan daiteke bilerara azalpenak entzutera”, esan du udalak.

Katean (Landetxa) hasi dira auzoko jaiak, San Isidrorenak. Gaur arratsalderako bi ekitaldi antolatu dituzte: tute txapelketa auzo elkartean (18:00etan), eta meza San Jose elizan (20:00etan).