Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Autobus linea berriak Irunerako

Atzokoa zen hainbeste itxarondako eguna. Atzo hasi ziren martxan hiriko autobus linea berriak. Hilaren 2an inauguratu behar zituzten, baina apirileko etenik gabeko euriagatik Leon Iruretagoiena kalean moldatu duten bidea ezin asfaltatu, eta udalak hasiera data bi astez atzeratzea erabaki zuen. Horri bi hilabeteko atzerapena gehitu behar zaio, udalak urtarrileko osoko bilkurara eraman baitzuen gaia, baina babesik lortu ez eta martxora arte ezin izan zituen lineak adostu. Atzo abiatu zituzten lineen berritasun nagusiek Meaka eta Kateako auzotarrengan eragina izango dute. Batetik, Meakatik erdialdera taxibusa martxan jarri dute, Meakako autobus geltoki zaharretik Fermin Calbetoneko geltokira. Bestetik, Kateatik Bidasoko Ospitalera antzerako zerbitzu bat jarriko dute martxan, programa pilotu bezala. Cristina Laborda udaleko Mugikortasun eta Bide Publikoko ordezkariak azaldu duenez, autobusen erabilera sustatzea asmo dute bi zerbitzuek: “Meakaren kasuan erdialdetik urrunago egon daitezkeen auzoen edo jende gutxi bizi den lekuen arteko komunikazioa erraztu nahi dugu; eta Katea auzoari dagokionez, taxibus honekin auzo honetako erabiltzaileek ospitalera egiten dituzten joan-etorriak autobusez egin ahal izatea bermatu nahi izan dugu”. Taxibus zerbitzua hiritar denen erabilerarako jarri dute, baina ordubeteko aurrerapenarekin deituta, gutxienez (egokitutako taxibusa bezperatik eskatu behar da). Taxibusa eskatzeko 943 63 33 06 telefono zenbakira deitu behar da; bidaiaren prezioa euro batekoa da (69 zentimo Lurraldebus txartelarekin). [...]

admin
Oarsoaldea
2012/05/15
Autobus linea berriak

Mikrobusak norabidez alda dezake Leon Iruretagoienan egokituko bidea erabiliz

Atzokoa zen hainbeste itxarondako eguna. Atzo hasi ziren martxan hiriko autobus linea berriak. Hilaren 2an inauguratu behar zituzten, baina apirileko etenik gabeko euriagatik Leon Iruretagoiena kalean moldatu duten bidea ezin asfaltatu, eta udalak hasiera data bi astez atzeratzea erabaki zuen. Horri bi hilabeteko atzerapena gehitu behar zaio, udalak urtarrileko osoko bilkurara eraman baitzuen gaia, baina babesik lortu ez eta martxora arte ezin izan zituen lineak adostu.

Atzo abiatu zituzten lineen berritasun nagusiek Meaka eta Kateako auzotarrengan eragina izango dute. Batetik, Meakatik erdialdera taxibusa martxan jarri dute, Meakako autobus geltoki zaharretik Fermin Calbetoneko geltokira. Bestetik, Kateatik Bidasoko Ospitalera antzerako zerbitzu bat jarriko dute martxan, programa pilotu bezala. Cristina Laborda udaleko Mugikortasun eta Bide Publikoko ordezkariak azaldu duenez, autobusen erabilera sustatzea asmo dute bi zerbitzuek: “Meakaren kasuan erdialdetik urrunago egon daitezkeen auzoen edo jende gutxi bizi den lekuen arteko komunikazioa erraztu nahi dugu; eta Katea auzoari dagokionez, taxibus honekin auzo honetako erabiltzaileek ospitalera egiten dituzten joan-etorriak autobusez egin ahal izatea bermatu nahi izan dugu”.

Taxibus zerbitzua hiritar denen erabilerarako jarri dute, baina ordubeteko aurrerapenarekin deituta, gutxienez (egokitutako taxibusa bezperatik eskatu behar da). Taxibusa eskatzeko 943 63 33 06 telefono zenbakira deitu behar da; bidaiaren prezioa euro batekoa da (69 zentimo Lurraldebus txartelarekin).

Informazio eraberritua
Autobus linea berriekin batera informazio panelak gaurkotu dituzte. Geltoki bakoitzean, bertan geratzen diren Irunbus eta Ekialdebusen ordutegiak ageri dira, eta Euskotreneko geltokia gertu duten geltokietan, topoarenak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.