Kai Zaharra betetzeko helburua larunbatean
Larunbatean eguerdiko ordubatean, Hondarribiko Kai Zaharrean, plazak bete ekimena egingo dute. Hiru multzotan joango dira Kai Zaharrera: lehenengoa, Amutetik aterako da eta bizikleta martxa izango da, bigarrena, Portutik aterako da eta hirugarrena, its...
Larunbatean eguerdiko ordubatean, Hondarribiko Kai Zaharrean, plazak bete ekimena egingo dute. Hiru multzotan joango dira Kai Zaharrera: lehenengoa, Amutetik aterako da eta bizikleta martxa izango da, bigarrena, Portutik aterako da eta hirugarrena, itsasoz iritsiko da. Hiru multzoak Kai Zaharrean bilduko dira, eta bertan mosaiko bat egingo dute.
