Helduen Eguna antolatu dute 2Daideko gazteek ostiralerako

2Daide egitasmoan biltzen diren gazte antxotarrek Helduen Eguna antolatu dute ostiralerako (hilak 18). Pasaiako euskara eta inmigrazio sailaren laguntzaz antolatu dute jaia  Izan ere, 2Daide, ikasketa eta zerbitzu solidarioen metodologiarekin lan egit...

2Daide egitasmoan biltzen diren gazte antxotarrek Helduen Eguna antolatu dute ostiralerako (hilak 18). Pasaiako euskara eta inmigrazio sailaren laguntzaz antolatu dute jaia  Izan ere, 2Daide, ikasketa eta zerbitzu solidarioen metodologiarekin lan egiten den egitasmo bat da, aisialdiko ekintzak antolatuz.  Erretiratuengan pentsatu dute oraingoan gazteek, eta horretarako Helduen Eguna antolatu dute ostiralerako. Jaia Axular plazan egingo dute, 17:30ean hasi eta 21:00ak bitartean. Hiru ekintza antolatu dituzte: pintxo txapelketa, karaokea, eta toka txapelketa. Sari ezin hobeak agindu dituzte.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.