Erakusketa bat eta bi hitzaldi, Nafarroaren konkistaren arira
Aurten, 500 urte beteko dira Gaztelako Erreinuak Nafarroa konkistatu zuenetik. Urteurren hau dela eta, erakusketa bat eta bi hitzaldi antolatu ditu Hondarribiko Udaleko Kultura sailak. Erakusketan Cesar Oroz-en lanak erakutsiko dituzte eta Por qué lo llaman anexión cuando quieren decir conquista? erakusketa atzo ireki zuten eta hilaren 27 arte izango da irekita Zuloaga Etxean. Hitzaldiak aldiz, hilaren 17an eta 24an izango dira. Etzi, 19.30ean Zuloaga Etxean, Tomas Urzainki historialariak gazteleraz Falsedades sobre la historia de Navarra hitzaldia emango du eta hurrengo ostegunean, ordu eta toki berean Idoia Arrieta historialariak euskaraz 1200, Gipuzkoaren konkista izeneko hitzaldia emango du.
Aurten, 500 urte beteko dira Gaztelako Erreinuak Nafarroa konkistatu zuenetik. Urteurren hau dela eta, erakusketa bat eta bi hitzaldi antolatu ditu Hondarribiko Udaleko Kultura sailak. Erakusketan Cesar Oroz-en lanak erakutsiko dituzte eta Por qué lo llaman anexión cuando quieren decir conquista? erakusketa atzo ireki zuten eta hilaren 27 arte izango da irekita Zuloaga Etxean. Hitzaldiak aldiz, hilaren 17an eta 24an izango dira.
Etzi, 19.30ean Zuloaga Etxean, Tomas Urzainki historialariak gazteleraz Falsedades sobre la historia de Navarra hitzaldia emango du eta hurrengo ostegunean, ordu eta toki berean Idoia Arrieta historialariak euskaraz 1200, Gipuzkoaren konkista izeneko hitzaldia emango du.

