Espainiako Maratoi Kopan lehiatuko da Santiagotarrak
Hilaren 19an eta 20an piraguismoko Espainiako Maratoi Kopako lehen ekitaldia egingo dute Ribadesellan (Asturias), eta Santiagotarrak Arraun Elkarteko 25 kirolarik parte hartuko dute. Helduen Mailako lehiaketa, gainera, ekainan Kopenhagen (Danimarka) an...
Hilaren 19an eta 20an piraguismoko Espainiako Maratoi Kopako lehen ekitaldia egingo dute Ribadesellan (Asturias), eta Santiagotarrak Arraun Elkarteko 25 kirolarik parte hartuko dute. Helduen Mailako lehiaketa, gainera, ekainan Kopenhagen (Danimarka) antolatuko duten Munduko Kopan ariko direnak hautatzeko balioko du.
Irundarren helburua Espainiako Ligan ahalik eta leku onena lortzea da eta, horregatik, maila guztietan parte hartuko du. Piraguistek 10,9 kilometro eta 30,1 kilometro arteko ibilbideak egin beharko dituzte, mailaren arabera.
Parte hartuko duten piraguistak:
- Helduen Maila, K-1. Markel Ramiro, Erik Arocena eta Olatz Zabala.
- Helduen Maila, C-1: Mikel Sanchez.
- Helduen Maila, C-2: Javier Herrera/Iñigo Garcia.
- 23 urtez azpikoen Maila, K-1: Aner Olazabal, Alvaro del Alamo, Oscar Estomba eta Garazi Gomez.
- Gazte Maila, K-1: Igor Galarza.
- Kadete Maila, K-1: Ivan Garcia, Igor Moreno eta Maialen Zamorano.
- Kadete Maila, K-2: Oihan Sayar/Jon Moreno, Gorka Alonso/Aitor Sanz eta Maddi Exposito/Joana Bullman.
- Kadete Maila, C-1: Iñigo del Pozo.
- Kadete Maila, C-2: Lander Llano/Jon Luengo.
- Beteranoen Maila (50-55 urte), K-1: Pedro Martinez y Xalbat Olazabal.
